Teknologia teknikaria
2021/12/10
-
2021/12/20
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
Lehiaketa:
Teknologia teknikaria
Lanpostua:
Teknologia teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
- I+G+b arloko finantzaketa publikoko programen kudeaketa-lanak. Programa horien onuradun dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta EAEko enpresak. Kudeaketa-lanek hauek barne hartuko dituzte:
- Proposamenak kontrastatzea ZTBESko enpresa eta eragileekin (teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak eta lankidetzakoak, euskal unibertsitateetako ikertaldeak, enpresetako I+G arloko unitateak, osasun-ikerketako zentroak eta gehiago).
- Proposamenak sailkatzea proiektu bakoitzaren gai nagusiaren arabera.
- I+G+b arloko proiektuen ebaluazio tekniko eta ekonomikoak berrikustea.
- I+G+b arloko proiektuen datu-baseetako informazio garrantzitsua biltzea, ateratzea eta prozesatzea.
- I+G+b arloko programen monitorizazio- eta ebaluazio-txostenak egiten laguntzea.
- I+G+b arloko jarduera-txostenak egiten laguntzea, Euskadin enpresa-mailan zein ZTBESko eragileei dagokienez.
- Nazioarteko sare eta proiektuetan parte hartzea.
Titulazioa:
- Unibertsitateko goi-mailako titulazioa. Master titulazioak balioetsiko dira.
Hizkuntza eskakizuna:
- EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
- Ingelesa balioetsiko da, ahozko eta idatzizko ulermena eta komunikazioa.
Beste baldintza batzuk:
BESTE ESKAKIZUN BATZUK
- Bezeroaren kudeaketa eta epe eta emaitzei begira lan egitea.
- Komunikaziorako gaitasunak, eta kooperaziorakoak eta taldean lan egitekoak.
BALIOETSIKO DIREN BALDINTZAK:
- Euskal Berrikuntza Sistemari buruzko ezagutzak.
- Business Inteligence eta Datuen Gobernantzari buruzko ezagutzak.
- Bidaiatzeko prestutasuna.
- Gidabaimena.
Onartzea
Deialdia