Egoitza elektronikoa

Teknikariak. Informatika

2020/11/12 - 2020/12/10
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Teknikariak. Informatika
Lanpostua:
Teknikariak. Informatika
Plaza-kopurua:
Txanda irekia: 5
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Informatika eta komunikazioen arloko Lanbide Heziketako titulazioren bateko teknikaria, edo telekomunikazio eta informatika sistemen teknikaria (LOE), homologatuak nahiz baliokideak.

Hizkuntza eskakizuna:

2 (B2).

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek (zuzenbidez banatuta ez badaude), baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea, oinarri espezifikoek bestelako eperik ezartzen ez badute.

4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea, ez eskabideak aurkezteko epean, ezta hautatze prozesuaren tarte batean edo prozesu osoan ere.

5. Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Segurtasun, Higiena eta Ergonomia Zerbitzuak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

6. Deitutako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetara aurkezten diren izangaiak, edo merezimenduetan hori kontuan hartzea nahi dutenak, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hautatzeprozesuaren barruan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deitzen diren probetara aurkeztu ahalko dira, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute. Hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria aurkezten dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. "Eskaintza" eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 13 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

7. Izen-emate tasaren baldintzak. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan. (7.13. Tasa)

8. IT txartelak. Berariazko oinarrietan zehaztuko da zein den ziurtagiri horien udal multzoa (IT01-IT02-IT03-IT04-IT05) lanpostu bakoitzerako. Hautaketa-prozesuen web-orrian informazio osagarria eskuratu ahalko da multzo bakoitzari dagozkion ziurtagiri zehatzei buruz. Horiek lortzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. Ziurtagiriak ofizioz eskatuko zaizkio erakunde ziurtatzaileari.

9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako kupoan parte hartzeko berariazko betekizunak. Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako kupoko lanpostuetarako lehiatzen direnek, eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

11. Deialdi bakoitzeko, ezarritako bi txandetako batean parte hartu ahalko da: Txanda Irekian (T.I) edo Barne-Sustapeneko Txandan (BST).

Oharrak:

Bestelako betebeharrak: B gidabaimena. 942 / 1444 / 7023 lanpostuetan.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian (www.vitoriagasteiz.org/hautatzeprozesuak ) dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.

Aurrez aurrekoa:

Herritarrei laguntzeko bulegoetan. Halaber, Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio-organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK:

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta betebeharrak (10. artikulutik 52.era).

2. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak: ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3. Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 33.era).

4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. eta 44. artikuluak); zerbitzuen kartak (45. eta 46. artikuluak); gobernu irekia (47. artikulutik 49.era).

5. Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

6. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 18.era).X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

8. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (55. artikulutik 68.era); funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera. V. kapitulua (59.artikulutik 68.era).

9. 31/1995 Legea, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua - Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua - Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era).

10. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora otsailaren 16ko 3/2012 Legeak aldatua): zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua. Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

11. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak; II. kapitulua -Printzipioak; III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

12. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak. Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

13. Herritarrentzako arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarren postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak).

14. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (10. artikulutik 16.era eta 22. artikulutik 24.era). 2014ko maiatzaren 14ko ALHAO, 53. zk.

15. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzerako organoak eta bitartekoak. Gasteizko Udaleko Herritarren Partehartzearen Araudi Organikoa. 2017ko martxoaren 1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK:

Sistemak

1. Ordenagailu pertsonalen arkitektura. Elementuak, ezaugarriak eta funtzionamendua. BIOS konfigurazioa.

2. Ordenagailu pertsonal baten periferikoak, ezaugarriak eta funtzionamendua. Gailu periferikoak administratzea, instalatzea eta konfiguratzea. Erlazionatutako neurri eta magnitudeak: gaitasuna, transferentzia-tasa, ebazpena, besteak beste.

3. Windows 10. Bertsioak. Instalazioa eta administrazioa. Erabiltzaile-kontuak eta -taldeak. Politiken eta segurtasunaren konfigurazioa. Fitxategi eta baimenen kudeaketa. Karpeta partekatuak. Sarea konfiguratzea.

4. Ofimatika. Testu-prozesadoreak. Kalkulu-orriak. Datu baseak. Aurkezpen-softwarea. Lankidetza-tresna eta -taldeak.

5. Windows Server. Eragiketa- eta kudeaketa-lanak: Direktorio aktiboa: erabiltzaile eta taldeen kudeaketa. Baimenak definitzea eta fitxategiak kudeatzea.

6. IBM Power Systems. IBM i. Eragiketa- eta kudeaketa-zereginak: erabiltzaile eta taldeen kudeaketa. Baimenak definitzea eta fitxategiak kudeatzea. Lan-ilarak. Spoolaren kudeaketa. Segurtasun- eta berreskurapen-kopiak. Access Client Solutions.

7. Linux: Eragiketa- eta kudeaketa-zereginak: erabiltzaile eta taldeen kudeaketa. Artxiboen kudeaketa.

8. Gailu mugikorretarako sistema eragileak.

9. Backup eta berreskurapen-tresnak. Kontzeptuak, politikak eta prozedurak. Eragiketa- eta kudeaketalanak: IBM Spectrum Protect (Tivoli Storage Manager).

10. Posta elektronikoa: posta elektronikoaren sistema osatzen duten elementuak. Posta elektronikoko zerbitzuaren kudeaketa: Open-Xchange. Posta elektronikoaren segurtasuna.

11. Interneterako sarbidea. Web nabigatzaileak. Ziurtagiri digitalak. Segurtasun-mailak. Konfigurazioa, luzapenak eta osagarriak

12. Datu baseak. Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS). Kontzeptuak eta tipologiak. Administrazioa.

Antolamendua eta kudeaketa

13. Informazio-sistemen sail baten antolamendua eta funtzionamendua. Sistemen, komunikazioen, aplikaziogarapenaren eta ustiapenaren arloa eta erabiltzaileei arreta emateko zentroa. Lanpostuen eta zereginen definizioa.

14. Erabiltzaileei arreta ematea. IKT gorabeherak kudeatzea.

15. Inbentarioak kudeatzea eta softwarea banatzea. Tresnak.

16. IKT zerbitzu eta azpiegituren kudeaketa. Mantentze- eta euskarri-motak. Zerbitzu mailari buruzko hitzarmenak.

17. Sistema informatikoak monitorizatzea. Matxurak hautematea eta konpontzea. Euskarri tekniko informatikoa. Mantentze-lanak eta matxurak lokalizatzea. Urrutiko euskarri-tresnak.

Sareak, komunikazioak eta internet

18. Tokiko sareak: estandar orokorrak eta Ethernet sareak.

19. TCP/IP komunikazio-protokoloak. Ipv4 eta Ipv6 helbideratzea. Kontzeptu orokorrak.

20. Kableatu-motak —kobrea nahiz zuntz optikoa—. IEEE 802 estandarrak. Sareak interkonektatzeko gailuak: kommutadoreak, bideratzaileak eta abar. Kontzeptu orokorrak.

21. Internet eta sareko zerbitzuen oinarrizko kontzeptuak: posta elektronikoa, izen-bereizmena, urruneko sarbidea, fitxategi-transferentzia, web-zerbitzuak eta abar.

Segurtasuna

22. Datuak prozesatzeko zentroa. Informazio-sistemen segurtasunaren kontzeptuak. Segurtasun fisikoa. Segurtasun logikoa. Mehatxuak eta ahuleziak. TIER erabilgarritasun-mailak. DPZ baten azpiegitura fisikoa: egokitzapena eta ekipamendua.

23. Informazio-sistemen segurtasuna. Segurtasun-neurriak (fisikoak, logikoak, antolamenduaren arlokoak eta legezkoak). Segurtasun informatikoaren diagnostikoa organizazio batean: arriskuen analisia eta auditoriak. Kontzeptu orokorrak.

24. Segurtasuna komunikazio-sareetan. Eraso motak eta horiek prebenitzeko tresnak (firewallak, sarbideen kontrola, intrusioen detekzioa eta prebentzioa, proxya, protokolo seguruak, sare pribatu birtualak eta etab). Kontzeptu orokorrak.

25. Informazio-sistemen segurtasuna. Birusak eta software gaiztoa. Motak. Prebentzio- eta erreakzio-metodoak. Birusen kontrako sistemak eta babes-sistemak. Malware aurreratuaren kontrako babes-sistemak (sandboxingkonponbideak). Kontzeptu orokorrak.

Komunikazioa

26. Intraneta enpresetan, komunikazio- eta kudeaketa-tresna gisa.