Egoitza elektronikoa

Teknikaria

2022/04/07 - 2022/05/02
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ararteko
Lehiaketa:
Teknikaria
Lanpostua:
Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Behin-behineko kontratu
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:

Deialdi honen bidez, teknikari bat hautatu nahi da, funtsean, espetxeratuei buruzko Ararteko erakundeko politika guztiak kudeatzen laguntzeko eta elkarlanean aritzeko.Eginkizun hori, zehazki, espetxeratuen arloko teknikari arduradunari laguntzea izango da,honako zeregin hauetan:

– Batez ere Euskadin espetxe-erregimena duten pertsonen egoerarekin lotutako kexez etakontsultez arduratzea, eta beharrezkoa den gaietan, txostenak eta gomendioak prestatzen elkarlanetanaritzea eta beharrezko laguntza ematea.

– Espetxeen inguruko elkarte, erakunde eta gizarte-plataformekin lankidetzan aritzea.

– Espetxeratuen oinarrizko eskubideen kultura zabaltzen lankidetzan aritzea, Europako etanazioarteko parametroekin.

– Espetxeen eta espetxeratuen gizarteratzearen arloko txostenak eta azterlanak egiten lankidetzanaritzea.

Era berean, deialdi honetan aipatzen den arloko teknikariaren zereginen artean sartuko da kexeieta kontsultei erantzuten lankidetzan aritzea eta beharrezko laguntza ematea, baita ere, beharrezkoadenean, Ararteko erakundeko beste gai-arlo batzuetan txostenak eta gomendioak prestatzea.

Titulazioa:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, interesdunek lizentziaturako edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko dute Zuzenbidean edoKriminologian, edo Psikologian (azken kasu horretan, Espetxe arloko Zuzenbideko ezagupenakegiaztatzen badituzte).

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen ezagutza.

Beste baldintza batzuk:

Gutxienez bi urteko eskarmentua egiaztatu beharko dute presoakgizarteratzen edo presoak zuzeneko harremanaren bidez tratatzen.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak, ebazpenarekin batera erantsitako ereduarenarabera, Arartekoaren erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, Administrazio Publikoen AdministrazioProzedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan xedatutakomoduan

Deialdia