Egoitza elektronikoa

Teknikari laguntzaileak (lehiaketa-oposizioa)

2023/09/13 - 2023/10/10
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Donostiako Kiroletako Udal Patronatua
Lehiaketa:
Teknikari laguntzaileak (lehiaketa-oposizioa)
Plaza-kopurua:
2
Titulazioa:

Batxilergoko titulua,erdi-mailako LH,LH1

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkun tza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak.
b) Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideak, haien nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude; eta haien ondorengoak eta ezkontidearenak, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien mendekoak badira.
c) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonak, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.
Hala ere, a), b) eta c) letretan ezarritako kasuetakoren batean dauden pertsonek ezin izango dute enplegu publikorik eskuratu, baldin eta, zuzenean edo zeharka, botere publikoa gauzatzean edo Estatuaren edo administrazio publikoen interesak babestea xede duten eginkizunetan parte har tze a badakarte. Kasu horietan, enplegu publikoak eskura tze ko ezintasuna berariaz jasoko da hori aplikatzekoa zaion plazaren eranskinean.

3.1.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehienezko adina gainditua ez izatea.
Hala ere, agintaritzaz baliatzea edo osasunerako arriskutsuak diren eginkizunak egitea dakarten kidego eta eskaletan sartzeko, guxienez 18 urte izatea eskatu ahal izango da. Baldintza hori aplikatzekoa zaion plazaren eranskinean berariaz jasoko da plaza eskuratzeko gutxieneko adina 18 urte direla.
3.1.3. Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori betetzen dela hautaketa-prozesua gainditu ondoren eta karrerako funtzionario izendatu aurretik egiaztatuko da, mediku-azterketa baten bidez.
3.1.4. Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, bereizi edo desgaitutako funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
3.1.5. Oinarri hauetako plazen taulan (1. eranskina) adierazitako titulazioa izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen eremuan kualifikazio profesionala aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
3.1.6. Donostiako KUPeko karrerako funtzionario ez izatea, lortu nahi den plaza berean.
3.1.7. Adingabeekin harremana izatea ohikoa duten lanbideetan, ofizioetan eta jardueretan aritzea dakarten lanpostuak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da epai irmo bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa).
Hautaketa-prozesuren batean baldintza hori betetzea eskaba daiteke, berariaz adieraziko da, aplikatu beharreko plazari dagokion eranskinean.
3.1.8. Dagokion eranskinean plaza bakoitza eskuratzeko eskatzen den beste edozein baldintza. Eranskin horietan ezarriko dira deialdiko lanpostuei esleitutako betekizun espezifikoak.

Onartzea
Elektronikoa: