Egoitza elektronikoa

Teknikari juridikoa

2022/02/16 - 2022/03/01
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Teknikari juridikoa
Lanpostua:
Teknikari juridikoa
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

• Kontratazio-agiriak sortzea eta aztertzea, eta noizbehinkako eta ordezkari gisa, kontratazio-mahaietan parte hartzea.
• Erakundearen jarduerarekin lotutako kontratu, hitzarmen eta bestelako askotariko agiriak aztertzea.
• Dirulaguntza-programen araudiak aztertzea eta noizbehinka sortzea, bai eta ebazpenak, errekurtsoak eta abar prestatzea ere.
• Eusko Jaurlaritzarentzako espediente eta izapidetzeen jarraipena egitea (kapital-aregotzeak…).
• Barne-kontsultak artatzea.
• SPRI taldeko eta kanpoko aholkulari juridikoekin harremanetan egotea.
• Datuen Babesa Legearen inguruko Segurtasun Batzordeari laguntza emotea.
• Konfidentzialtasun akordioak sortzeko eta aztertzeko laguntza.
• Aholkularitza juridikoa ematea, oro har, mota guztietako gaiei buruz.
• Arloko Zuzendaritzak agintzen dion eginkizun gehigarri oro.

Titulazioa:

• Zuzenbideko goi-mailako unibertsitate-titulua

Hizkuntza eskakizuna:

• EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
• Ingelesa: ulermena eta ahozko eta idatzizko komunikazioa.

Beste baldintza batzuk:

BESTE ESKAKIZUN BATZUK
• Malgutasuna, sormena eta talde-espiritua.
• Aztertzeko gaitasuna.
• Gai teknikoak modu errazean tratatzeko gaitasuna.
• Konfidentzialtasuna eta lan sistematikoa egiteko gaitasuna.
• Antolaketarako trebetasun egokiak.
• Ikuspegi zabala eta ikasteko gogoa.
• Bidaiatzeko prestutasuna.
• Bezeroaren kudeaketa, eta epe eta emaitzei begira lan egitea.
• Komunikaziorako gaitasunak, eta kooperaziorakoak eta taldean lan egitekoak.

BALIOETSIKO DIREN BALDINTZAK:
• Zuzenbide Publikoan eta Datu Babesaren inguruan prestakuntza espezifikoa.