Egoitza elektronikoa

Sukaldeko laguntzailea. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-eskaintza publikoa

2023/11/21 - 2023/12/20
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Sukaldeko laguntzailea. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-eskaintza publikoa
Lanpostua:
Sukaldeko laguntzailea
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:
Lanpostua
SailaEgituraren AtalaHiriaLurralde historikoa Ordainsaria
Gobernatza Publikoa eta AutogobernuaSukaldaritzaVitoria-GasteizAraba/Álava

25.607,64€ urteko gordina

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

 

SUKALDEKO LAGUNTZAILEen lanpostuko zeregin nagusiak

hauek dira:

 

-       Menuetako jakiak prestatzen laguntzea.

Adibidez: elikagaiak prestatu, garbitu, ebaki edo zuritzea

-       Jantokia atontzea.

Adibidez: mahaiak eta aulkiak kokatzea, platerak eta mahai-tresnak jartzea, jantokia jaso eta garbitzea.

-       Elikagaiak gorde eta biltegiratzea.

-       Lekuak eta materialak txukuntzen laguntzea.

Adibidez: zerbitzu bakoitzaren ondoren sukaldea jaso eta garbitzea, eta sukaldeko tresneria garbitzea.

Titulazioa:

Ez da titulu berezirik behar deialdi hauetan izena emateko

Beste baldintza batzuk:

 

Eskakizunak dira bete behar dituzun baldintzak
hautaprobetan parte hartu ahal izateko.

 

Horretarako, eskakizun hauek bete behar dituzu:

 

-       Ehuneko 33ko edo hortik gorako adimen-
desgaitasuna izatea.

 

-       Europar Batasuneko estatu kideren bateko
nazionalitatea izatea (pertsona horien senide
batzuk ere aurkez daitezke).

 

-       Gainerako atzerritarrak lan-kontratudunen
lanpostura bakarrik aurkez daitezke. Sukaldeko
laguntzailearen lanpostura.

 

-       Lanpostuan eskatzen zaizkizun lanak egiteko gai
izatea.

 

-       16 urtetik gora izatea.

-       Administrazio publikoetatik diziplinaz kaleratu ez
izana.

 

-       Lan publikoetan aritzeko desgaikuntza ez izatea.
Hau da, sektore publikoan lan egitea debekatuta
ez izatea, lehenagoko lanetan arau-hauste astunen
bat egiteagatik.

 

-       Egungo araudiaren araberako ezintasunik edo
lege-bateraezintasunik ez izatea.

 

-       Deialdiko inskripzioa ordainduta izatea, 5. puntuan
azaldu bezala.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaprobetan aurkeztu ahal izateko, hau egin behar duzu:

-       Eskabidea bete. (PDF, 360 KB)

-      Eskabidea eta horretarako eskatzen diren dokumentuak
entregatu.

-      Eskabidea entregatu eta inskripzio-tasak ordaindu
behar dituzu 2023ko abenduaren 20ko arratsaldeko ordu 2ak baino lehen
 

 

Nola eta non aurkeztu eskabidea

-      Paperezko eskabidea IVAPen bulegoetan aurkez daitezke.

Orduan azalduko zaizu nola ordaindu inskripzioa,

eta zalantzak argituko dizkizute, halakorik baduzu.

Eskabideak dokumentu honen amaieran daude.

 

-      Eskabideak Interneten aurkezteko, hau da esteka:

https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Eskabidea Interneten egiteko, elektronikoki identifikatzeko

bitarteko bat behar duzu, 11. apartatuan azaldu bezala.
 

Eskabide elektronikoak IVAPen bulegoetan ere

egin daitezke, eta Eusko Jaurlaritzako KZgune publikoetan ere bai.

Zer dokumentu aurkeztu eskabidearekin

Ehuneko 33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasunaren

ziurtagiria. Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko foru-aldundiek

aitortu badizute, IVAPi baimena eman ahal diozu berak egiaztatzeko.

 

-      Ordezkaritzaren dokumentua.

Eskabidea zuk egin beharrean beste

inork egiten badizu, dokumentu hori aurkeztu behar duzu.

 

Nola ordaindu inskripzio-tasa

-      Deialdi bakoitzean izena emateko

prezioa 7 euro eta 82 zentimo dira.

-      Bi probetara aurkeztu nahi baduzu, 2 ordaindu behar dituzu.

-      Bi modu hauetan ordain dezakezu:

.   Interneteko web-orri honetan:

https://euskadi.eus/nireordainketa

.   Banketxe hauetan:

Kutxabank

Laboral kutxa

Caixabank

Banco Santander

BBVA

Sabadell Guipuzcoano

Bankia

Bankoa

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Oinarriak: