Egoitza elektronikoa

Sukalde eta Jantokiko laguntzailea. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)

2022/09/14 - 2022/10/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos
Lehiaketa:
Sukalde eta Jantokiko laguntzailea. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. (Lehiaketa)
Lanpostua:
Sukalde eta Jantokiko laguntzailea
Plaza-kopurua:
6
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorreko modalitatea: 6

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
1. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 17 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

 

Titulazioa:

Sukaldaritzako eta Jatetxe-arloko Oinarrizko Profesionala titulua

 

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak betekizun izan daitezke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

 

Beste baldintza batzuk:

Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

a) Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

b) Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.

c) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.

d) Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.

e) Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

f) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

g) Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.

h) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Lehiaketa-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Gehienez, 100 puntu lortuko ahal izango dira, euskararen ezagutzaren balorazioa alde batera utzita, baldin eta hori merezimendua bada, derrigortasun-data igarota ez duelako.
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du prozesuko kalifikazioa:

a) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira sukaldarien E taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak –barnean direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak– eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, eta berdin dela nolakoak diren zerbitzuok, funtzionario-harremanetakoak edo lan-kontratuko harremanetakoak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 15 puntu lortu ahal izango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko sukalde eta jantokiko laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lanean emandako hilabeteko; gehienez ere, 45 puntu lortu ahal izango dira.

Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Titulazioak eta hautaketa-prozesuetan izandako parte-hartzea.

Merezimendu hauek baloratuko dira (25 puntu lor daitezke gehienez):
c.1) Titulazioak, gehienez 20 puntu.
– 10 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutako tituluaz kanpo; gehienez ere, 20 puntu emango dira:
– Lanbide Heziketako teknikaria
– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria
– Bigarren Hezkuntzako graduatua
c.2) Gehienez ere, 20 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako sukalde eta jantokiko arduradun eta sukalde eta jantokiko langile lan-kontratudun finko edo karrerako funtzionario izateko 2000. urteaz geroztik (urte hori barne) egin diren hautaprobak gaindituta izateagatik:
– Oposizio-fasea gainditzea: 20 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 15 puntu. Azpiatal honetan, gehienez ere puntu horiek lortu ahal izango dira.
c.3) 15 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsa hauetan egoteagatik: sukaldari laguntzaileak-garbitzaileak, mendeko langileak eta laguntzako langileen talde profesionala. Azpiatal honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

d) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak, gehienez ere, 12 punturekin baloratuko dira, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

e) Hizkuntzak.

Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez ere 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:
– B2 maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

f) Euskara jakitea.

Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Acceso a la solicitud electrónica y seguimiento del proceso selectivo

(La presentación de la solicitud por vía electrónica se realizará a través del Portal del Empleo Público en la dirección electrónica https://www.euskadi.eus/empleo–publico/,
siguiendo las instrucciones que se le irán indicando durante su cumplimentación, siendo necesario identificarse mediante uno de los medios admitidos por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi (https://www.euskadi.eus/medios-de-identificacion-electronica-admitidos/web01-sede/es/), o mediante el usuario temporal que facilita la propia aplicación, una vez cumplimentada la solicitud. Dicho usuario temporal únicamente podrá utilizarse para la consulta de la solicitud. Para el resto de trámites, será necesario disponer de uno de los medios de identificación electrónica admitidos.

La solicitud por vía electrónica se podrá realizar también en los centros públicos KZ–Gunea del Gobierno Vasco. El listado de centros KZ–Gunea y su ubicación se encuentra disponible en la dirección www.kzgunea.eus.)

 

Aurrez aurrekoa:

Solicitando cita previa en las siguientes dependencias del IVAP:
Horario lunes a viernes 08:30-14:00

  • Duque Wellington, 2. 01010 Vitoria–Gasteiz
  • Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastian

Solicitud de cita previa: