Suhiltzaile-gidari
Bizkaia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea.
2.Hizkuntza Eskakizuna.
— Haietatik, hogeita hemeretzi (39) plazak nahitaezkoa dute hizkuntza- eskakizuna.
— Hamaika (11) lanpostuk ez dute nahitaezkoa hizkuntza-eskakizuna.
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai izangaia edo haren ezkontidea (eta
ez egotea zuzenbidez banaturik), bai izangaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook
hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen
mende bizi badira oraindik.
— Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen aplikazio-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.
c) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako
zerbitzutik edo ezein autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo
desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko
nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta
ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea
amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Tituluak atzerrian lortu
dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo
badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.
f) Oinarri berezietan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
Berariazko betekizunak
Urriaren 30eko 5/2015 ELDaren 56.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berariazko betekizuna izango da IT txartel hauek edukitzea: Word eta Excel, oinarrizkoak (baliodunak:
97/2000/XP/2003/2007/2010). Word aurreratuko eta Excel aurreratuko IT txartelek oinarrizko Word eta oinarrizko Excel-enak baliozkotuko dituzte, hurrenez hurren.
Gidabaimena
Izangaiek B gidabaimena izan beharko dute eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzean.
Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, Aldundiaren web-orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez: www.bizkaia.eus (lan-eskaintza publikoa). Herritar guztiei sarbidea bermatzeko, Foru Aldundiak aurrez aurreko arretagune bat jarriko du, eta tramitazioak egiteko behar diren baliabide informatikoak jarriko ditu herritarren eskura Laguntza-Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan, Foru Liburutegiaren beheko solairuan: Diputazio kalea, 7, Bilbo-48008. Eskaera-orriarekin batera, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da nahitaez, eskaneaturik, hirugarren oinarriaren 1. zenbakian ezarritakoarekin bat.
Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan. Eskabidea bulego batera joanda aurkeztea erabakitzen dutenentzat, eta artikulu honetan xedatzen dena betetzeko, sail guztietako erregistroak joko dira erregistro-gaietan laguntzeko bulegotzat.
I. zatia
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide
eta eginbeharrak.
2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Gobernua. Lehendakaria.
3. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena: Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio nagusiak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak
bakarrik diren eskumenak.
4. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzkoa. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatzekoak eta betearaztekoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-prozedura erkidea: jarduketa-arau orokorrak, epe-mugak eta epeak. Administrazio-errekurtsoak: xedapen orokorrak eta motak.
6. gaia: Administrazio-egintza: kontzeptua eta osagaiak.
7. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: Funtzionarioen eskubideak eta eginbeharrak.
8. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera arauzkotzeko oinarrizkoa: Atariko titulua. I. titulua: «Herritarren eta Herri Agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean».
9. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzkoa. Batzar Nagusiak. Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia.
10. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: zioen adierazpena eta atariko titulua: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa: hitzaurrea eta atariko titulua.
11. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Aplikazio-eremua (2. artikulua); publikotasun aktiboa: kontzeptua eta dimentsioak (5. artikulua); informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: kontzeptua (18. artikulua), mugak(21. artikulua).
II. zatia
12. gaia: Eraikuntzaren Kode Teknikoa, 314/2006 E.D. eta hari egindako aldaketak: Suteetarako Segurtasuneko SI Oinarrizko Dokumentua: SI1, SI2, SI4, SI5 eta SIA-Terminologia eranskina. (Oharrik gabeko bertsioak).
13. gaia: 2267/2004 E. D. (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 303. zk., 2004/12/17koa; eta oker-zuzenketa, Estatuko Aldizkari Ofiziala, 55. zk., 2005/03/5ekoa), industri establezimenduetako suteen aurkako segurtasuneko araudia; I. kapitulua: Xedea eta aplikazio-eremua. IV. kapitulua: sutea dagoenean egin beharrekoa. V. kapitulua: industriako establezimenduek, suteen aurkako segurtasuna dela eta bete behar dituzten baldintzak
eta beharkizunak. I. eranskina (1.2, 1.3 eta 1.4. atalak izan ezik) eta III. eranskina.
14. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes-Instalazioen Erregelamendua onesten duena. (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2017ko 139. zk., ekainaren 13koa eta oker-zuzenketa, 2017ko 230. BOEn, irailaren 23an). I. kapitulua:Xedapen orokorrak, IV. kapitulua: Suteen kontrako babes-instalazioen instalazioa, martxan jartzea eta mantentze-lanak, eta V. kapitulua: Suteen kontrako babes-instalazioen
aldizkako ikuskapenak. I. eranskina: Suteetatik babesteko ekipoen eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa (I. eranskinaren gehigarria izan ezik) eta II. eranskina: Suteetatik babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak.
15. gaia: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena (EHAA, 2017ko maiatzaren 5ekoa). Zioen adierazpena, xedapen orokorrak, babes zibila, lazeriak ez diren larrialdiak kudeatzea, sute eta salbamendu zerbitzuak eta babes zibileko boluntarioak.
16. gaia: 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (eta hari ondoren egindako aldaketak): Sarrera, xedapen orokorrak, autobabes-betebeharrak, autobabes-planak, botere publikoek autobabesa kontrolatzea eta sustatzea, autobabes-planen erregistro orokorra, II. eranskina (autobabes-planaren gutxieneko edukia).
17. gaia: 153/1997 Dekretua, ekainaren 24koa, LABI deritzan Euskadiko Herri Babeseko Plana onartzen duena. «EHAA», 138/97 zk., «EHAA», 48/97. zk., oker-zuzenketa eta 1/2015 Dekretua, urtarrilaren 13koa, Planaren aparteko berrikuspena. Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua. Arriskuak identifikatzea. II. titulua. Bitartekoen eta baliabideen zehaztapena; III. titulua. Euskal Autonomia Erkidegoko herri babesaren plangintza. IV. titulua. Zuzendaritza eta koordinazioko arau orokorrak. Eta, V. titulutik, Euskal Autonomia Erkidegoko herri babesaren antolaketa-eremu orokorra, 3. kapitulua bakarrik. Eraginkortasuna.
18. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 130/2010 Foru Dekretua, azaroaren 23koa, Bizkaiko Bizkaiko Lurralde Historikoko Larrialdietarako Foru Plana arautzen duena: Zioen azalpena, planaren helburuaren definizioa eta planaren hedadura, arriskuaren eta elementu zaurgarrien analisia (eranskinak barne), prebentzioaren arloko jarduerak, LABIan integratzeko mekanismoak, bitartekoen eta baliabideen katalogoa eta foru planaren eraginkortasuna ezartzea eta mantentzea.
19. gaia: Larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren taktika operatiboak (2018ko edizioa).
20. gaia: Bizkaiko geografia: orografia (mendiak, ibaiak eta itsasbazterra), lurralde-antolaketa eta bide-sarea (udalerriak, industrialdeen kokapena, komunikazio-bideak eta suhiltzaile-etxeen eragin-eremua) eta Bizkaiko udalerrien demografia.
21. gaia: Suhiltzaileentzako fisikako oinarrizko kontzeptuak: energia, lana eta potentzia. Estatika. Makina arruntak. Materiaren egoerak. Gasen fisika. Fluidoak. Elektrizitatea eta magnetismoa.
22. gaia: Suhiltzaileentzako kimikako oinarrizko kontzeptuak. Materia eta transformazio kimikoak. Konposatu organikoak.
23. gaia: Kartografia eta orientazioko oinarrizko kontzeptuak. Kartografia. UTM proiekzioa. Eskalak eta zeinu konbentzionalak. Maila-kurbak. Interpretazioa. Mapa topografiko nazionala. Koordenatu-sistemak: geografikoak, UTM, tokian tokikoak. Nabigazioa: Posizionatze globaleko sistemak (GPS). Trigonometria. Katastroko erreferentzia.
24. gaia: Suteen aurkako lanaren printzipioak: A/ suari buruzko oinarrizko kontzeptuak: sarrera, kimikako oinarrizko kontzeptuak, errekuntzaren osagaien azterketa, gaiek beroarekiko eta suarekiko duten jokabidea, su-motak, beroaren transmisioa, errekuntza-produktuak. B/ Suaren teoria: aurretiko kontzeptuak, materiak bere egoera fisikoaren arabera duen jokabidea, pirolisia, sute-gasen sukoitasuna, sutze-iturriak eta sugar-motak. C/ sute bateko errakuntza-prozesuak: sute-gasen sorrera, pirolisiaren produktuak, gasak eta errekuntzaren beste produktu batzuk. D/ su-itzaltzearen printzipioak: erregaien desagerpena, itotzea edo geldotzea, hoztea eta inhibizioa edo egintza katalitiko negatiboa.
25. gaia: Egituren eraikuntzako eta egonkortasuneko printzipioak: A/ Eraikuntzaren printzipioa: eraikuntzaren oinarriak: 1/ ordezkapen grafikoak, eraikuntza-materialak, lurrak, eraikuntzako ekintzak, eraikinen egitura eta osagaiak eta egiturazkoak ez diren beste osagai batzuk. 2/ sua eta eraikinak: eraikuntza eta arriskuak, suarekiko erreakzioa, suarekiko erresistentzia, eraikuntza-osagaien babesa, suak eragindako eskakizunak, eraikinek suteetan izaten dituzten ondorioak eta portaera, segurtasunaren aldetik kontuan hartu beharrekoak. B/ egituren egonkortasuna: 1/ eraikinetako lesioak: sarrera, endekatze-prozesuak, eraikinetako segurtasun-neurriei buruzko irizpide orokorrak eta hondoratze-arriskua adierazten duten sintomak eta zeinuak.
26. gaia: Banaketa- eta instalazio-sareak: A/ suhiltzaileentzako elektrizitatea: energia elektrikoa eta haren instalazioak. elektrizitate-arriskua duten suhiltzaileen esku-hartzeetako segurtasuna, elektrizitate-lanetarako tresnak eta glosarioa. B/ Gas-banaketako instalazio eta sareetako esku-hartzeak: gasekiko sarrera (GNL eta GLPren propietate fisikoak eta kimikoak), GNL eta GLP instalazio mota eta tipologia ohikoenak, gasa dagoen esku-hartzeetarako tresna bereziak eta esku-hartzeko arauak.
27. gaia: Gai arriskutsuetako istripuetako arriskuak: identifikazioa, fisika eta kimikako gai arriskutsuekiko oinarrizko kontzeptuak, norberaren babeserako ekipoak (babes-mailak), deskontaminazioa, esku-hartzeko arau orokorrak eta gai arriskutsuak (motak, haiei loturiko arriskuak eta esku-hartzea).
28. gaia: Giza gorputzaren fisiologia eta larrialdietako medikuntza. Lokomozio-aparatua: Arnas-aparatua eta zirkulazio-aparatua.
29. gaia: Arnasa babesteko ekipoak: Arnasketaren fisiologia; toxikotasuna suteetaneta arnasketa-arriskuak; arnasa babesteko ekipoen sailkapena; aire-kontsumoen kalkulua; arnasketa autonomoko ekipoen erabilera-teknikak; esku hartzeko eta kontrolatzeko oinarrizko prozedurak; kaltedun langileei laguntzea arnasketa autonomoko ekipoekin; mugikortasun segurua eta eraginkorra; soka gidaria.
30. gaia: Ponpak. Suhiltzaileentzako oinarrizko hidraulika: oinarrizko fisika. Nahitaezko kontzeptuak; hidrostatika; hidrodinamika; presioen azterketa suhiltzaileen instalazioetan; suteak itzaltzeko zerbitzuetan erabiltzen diren ponpak; gehigarrien erabilera.
31. gaia: Sua itzaltzeko erak. Lanak eta instalazioak mahukak erabilita. Lantzak;mahukak; errakoreak; su-itzalgailu eramangarriak; mahuken instalazioak; mahuka-operazioak.