Egoitza elektronikoa

Sorosleen lan poltsa osagarria

2022/05/13 - 2022/05/26
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Sorosleen lan poltsa osagarria
Lanpostua:
Soroslea.
Mota:
Lan-poltsak
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren ardura nagusiak dira: Arduratzea erabiltzaileen segurtasunaz eta osotasun fisikoaz eta udal eraikinen erabilera egokiaz.

— Esate baterako, lanpostuaren egiteko zehatzak dira:    

— Soroslea bainu eremuan egongo da funtzionamendu orduetan, eta igerilekuko erabiltzaileek samur identifikatzeko moduan. Denbora tarte horretan ezingo du egin beste jarduerarik, ez bada eremua eta erabiltzaileak zaintzea eta kontrolatzea. 

— Zaintzea etenik gabe igerileku ontzia eta haren ingurua, istripuak prebenitzeko.

— Aplikatzea lehen laguntzako teknikak.

— Gainbegiratzea bainu hartzaileek zuzen erabiltzen dituztela instalazioak, eta kontrolatzea gehieneko edukiera, bainu hartzaileko.

— Zaintzea etenik gabe zorrotz betearazteko segurtasun eta portaera arauak, eman direnak igerileku ontziak erabiltzeko.              

— Zorrotz betetzea legeriak betearazten dituen eskakizunak eta jardunak, uneoro indarrean dagoena erabilera publikoko igerilekuei buruz, eta horiek lotuta badaude zuzenenean zerbitzuaren zereginarekin.

— Jakinarazi eta informatzea bere mailaz edo funtzioz gorakoari Zerbitzuan diren gorabeherez edo akatsez.

— Betetzea uneoro itxura ona izatea, eta zuzen eta errespetuz jokatzea erabiltzaileekin.

— Arduratzea botikina ondo erabiltzen eta haren inbentarioren kontrola zorrotz eramatea.

Beste zeregin batzuk egitea, bere lanbide kategoriaren berezkoak, formazio egokia izanez gero.

Titulazioa:

Eskolako Graduatuaren (DBH), Lehen mailako Lanbide heziketaren (LH 1) edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako C1 maila egiaztatzea. izatea

Beste baldintza batzuk:

a)    Nazionalitate espainiarra izatea, 5/2015 enplegatu publikoaren oinarrizko estatutu-testu bateratuko 57. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

b)    Hamasei urte beterik izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea.

c)    Eskolako Graduatuaren (DBH), Lehen mailako Lanbide heziketaren (LH 1) edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

d)    Behar den titulu ofizialaren jabe izatea sorospen zerbitzua emateko EAEko lurralde eremuan.

e)    Euskarako C1 maila egiaztatzea. izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzekoa den 297/2010 Dekretuan, azaroaren 9koan zehazten den edozein titulurekin. Aipaturiko dekretuaren 3.4. artikuluan ezarritako medioetako edozein balia dezakete, eta horretarako konbalidatuak geratzen dira bertan aipatzen diren euskarako ziurtagiri eta tituluak.     

Euskararen ezagutzari dagokion ziurtagiri bidez frogatu ez dutenek (C1 edo 3. Hizkuntza Eskakizuna) Euskara Sailak prestatutako azterketa egin eta gainditu egin beharko dute.    

f)    Diziplina espediente bidez Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

g)    Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.

h)    Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, aplikatzearen kalterik gabe.     

i)    Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria izatea, zeinak egiaztatzen duen interesduna ez dela kondenatua izan, lege organikoan ezarritakoaren arabera.   


Oharrak:

 

Onartzea
Elektronikoa:
  • Udal webgune bidez (www.arrasate.eus/ herritarren ataria).
Aurrez aurrekoa:
  • Udaleko erregistro orokorrean (BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8).
  • 39/2015 legeak –Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak– 16.4 artikuluan ezarri moduan.