Sistema teknikaria (Zamudio)
Bizkaia
Antolakuntza eraginkortasuneko zuzendaritza korporatiboaren menpe eta informazio teknologietako sistemen arduradunaren gainbegiratzearen menpe, hiru lurraldeetan informazio teknologietako sistemak behar bezala administratzen, kudeatzen eta kontrolatzen direla bermatzea izango du xede.
Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:
• Informazio teknologietako sistemen arduradunak zehaztutako hardware eta/edo software sistemak instalatzea, konfiguratzea eta parametrizatzea.
• Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko (EPTS) sistemen artean, informazio teknologietako sistemen arduradunak definitutakoen mantentze proaktiboa eta erreaktiboa gauzatzea.
• Informatika arloan erabiltzaile euskarria ematea eta/edo kudeatzea; besteak beste, EPTSko langileentzako lankidetza elementuak, bideokonferentziak, gailu mugikorrak, eta abar.
• Dokumentazio teknikoa, inbentarioa eta erabilera gidak egitea eta mantentzea, sistemen arduradunak gainbegiratuta.
• Informatika arloan, eskaintza eskaerak kudeatzea eta eskaerak egitea.
Gutxienez ere goi mailako heziketa zikloa, Sistema Mikroinformatiko eta Sareetan, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioan, edo antzekoan.
- Euskara: B2 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
- Ingelesa: B2 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
- Gutxienez bi urteko esperientzia, informatika sistemen administratzailetzat edo antzekoetan, eta eta erabiltzailearen euskarri zerbitzuetan.
- Aintzat hartuko da ondorengo fabrikatzaile hauen edo ezagutza arlo hauetako ziurtapen ofizialak izatea: Microsoft, Cisco, VMware, Fortinet, zibersegurtasuna, eta abar.
- Hautatutakoak izan beharreko gaitasunak: pertsonak analisirako eta arazoak ebazteko gaitasuna; presiopean lan egiteko arintasuna eta gaitasuna; erabiltzaile edo bezeroarenganako orientazioa; eta ezagutzak eskuratzeko erraztasuna.