Sistema Informatikoetako teknikaria
Bizkaia
Informazio Sistemen Sailaren mende, Informazio Sistemak, Aplikazioen Garapena, Azpiegiturak eta Komunikazioak bezalako esparruetan proiektuak zuzenduko ditu eta bereziki baloratuko da espediente elektronikoen kudeaketarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzea (inguru publikoko programa eta zerbitzuak).
Zeregin nagusiak:
- Barneko eta kanpoko bezeroekiko harremana kudeatu eta koordinatzea, bezeroarenganako orientazioa eta expresarekiko konpromisoa argi izanda.
- Diseinua, mantentze-lanak, eragiketa eta abar zuzendu eta koordinatzea. Informazio-sistemena (softwarea eta hardwarea).
- Informazioaren teknologia berriekin zerikusia duten proiektuak zuzentzea eta gauzatzea (kudeaketa, analisia, datuen tratamendua eta bistaratzea, prozesuen robotizazioa, informazioaren segurtasuna, zibersegurtasuna, etab), sistema eragileak, komunikazioak, datu-baseak, etab.
- Negozioa bere eremu guztietan (aurrekontuak, ERP, espedienteen kudeaketa, datuen analisia, komunikazioak, web zerbitzuak, etab) kudeatzeko tresnak, ezagutu, erabili eta mantentzea).
- Erakundearen eraldaketa digitalean lagunduko duten berrikutnza eta etengabeko hobekuntza zuzentzea eta babestea.
Goi mailako unibertsitate titulua edo erdi mailako unibertsitate titulua (lehentasuna industria ingeniaritzan, telekomunikazioetan, informatikan edo antzekoetan).
Euskeraz eta ingelesez ondo jakitea
- Gutxienez 5 urteko esperientzia lanpoturako ezarritako eginkizunetan eta zereginetan, aukeran, administrazio publikoetan edo haientzat lan eginez
- Microsoft 365eko Tenant administratzen jakitea eta horretan eskarmentua izatea.
- Office 365, Sharepoint, Onedrive eta PowerBI inguruneetan proiektuak garatzea. Office 365 ingurunean Power Automate ezartzea.
- Segurtasun-ikuskaritzen kudeaketan eta segimenduan esperientzia izatea.
- Eskatutako gaitasun nagusiak: Ekimena, gorabeherak eta arazoak konpontzea, taldean lan-egiteko gaitasuna eta egokitzeko gaitasun handia.
Pertsona hautatzeko, adierazitako eskakizunak eta hauen emaitzak hartuko dira kontuan: egindako elkarrizketa pertsonalak eta horietan egin litezkeen probak.