Egoitza elektronikoa

Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia (Estatistika azterketen Arloko Burua)

2025/02/03 - 2025/02/28
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Lehiaketa:
Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia (Estatistika azterketen Arloko Burua)
Lanpostua:
Estatistika azterketen Arloko Burua lanpostua eskaini da
Plaza-kopurua:
Dotazio bat eskaini da
Plaza-banaketa:

Jarraian, deialdiaren hirugarren fase honetan eskaintzen den lanpostuari buruzko informazioa jasotzen da.

"Eranskina" zutabean lanpostuan agertzen den esteka (... eranskina) sakatuz , lanpostuari dagozkion oinarri espezifikoak jasotzen dituen fitxara sartu ahal izango zara.

"Titulazioaren/esperientziaren betekizuna" zutabean agertzen den esteka (Eginkizunak...) sakatuz , lanpostuaren eginkizun nagusiak jasotzen dituen dokumentu bat eskuratu ahal izango duzu. Informazio hori baliagarria izango zaizu eskatutako esperientzia duzula alegatu ahal izateko.

Kodea

Lanpostua

Kopurua

Taldea

Eranskina

Titulazioaren/esperientziaren betekizuna

3567

Estatistika azterketen Arloko Burua

1

I

Eranskina

Soziologia eta Politika-zientzietako lizentzia edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan esperientzia antzeko eginkizunetan

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Hizkuntza eskakizuna:

Euskara jakitea ez da betekizuna lanpostu honetarako derrigortasun data igarita es duelako.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa edota esperientzia izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako izena emateagatiko 19,78 euroko tasa ordaindu izana.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Betekizuna betetzeko titulazioen alegazioa eskabideak aurkezteko epean egindako deklarazioaren bidez egingo da.

Segurtasun Sailean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako zerbitzuak, eskatutako esperientzia egiaztatzeko alegatzen direnak, ofizioz egiaztatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan eta esperientzia egiaztatzeko alegatzen diren gainerako administrazio publikoetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, egiaztagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko da. Dokumentu horrek, administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduan, lan egindako aldiak banakatu beharko ditu, taldea, kidegoa, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena zehaztuz.

Esperientzia justifikatzeko Administraziotik kanpoko esperientzia alegatzen bada, lan-bizitzaren ziurtagiria (GSINek emana) aurkeztu beharko da, bai eta lan-jarduera egin den enpresak edo erakundeak emandako egiaztagiria ere, betetako lanpostuaren izena adierazita.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa ondoren adierazten den baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du. Prozesuan jarraitzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

  1. Esperientzia orokorra.

    Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan – baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan ere –, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandako zerbitzuak, kasuan kasuko titulazio-taldeko lanpostuetan aritzeagatik, kontuan hartu gabe zein den haien arteko harremana: funtzionarioa edo lan-kontratuduna.

    Esperientzia horri 15 puntu emango zaizkio gehienez.

    Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagokoak baztertuko dira.

  2. Esperientzia espezifikoa.

    Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita, haren osagarri eta zehaztuta, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen hitzarmen kolektiboko lanpostuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 45 punturekin

  3. Titulazioak.

    Sarrerarako alegatutakoaz bestelako titulu akademiko eta/edo unibertsitate-titulu ofizialengatik 12 puntu emango dira gehienez

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, lanpostuan sartzeko Segurtasun Sailaren lehentasun goreneko lan-poltsetariko batean egoteagatik; lan-poltsa hori Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez eguneratu zen (2022ko urriaren 17ko EHAA).

    Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da soilik langilea benetan sartu den baloratu beharreko lan-poltsan, etenik gabe 2022tik atzerantz, eta gehienez 15 puntu.

  5. Informatikako ezagutzak.

    Informatikako ezagutzak gehienez 8 punturekin baloratuko dira. Informatika-ezagutzak IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira.

  6. Hizkuntzen ezagutza.

    Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea 5 punturekin baloratuko da gehienez.

  7. Euskararen ezagutza

    Euskara jakitea lanpostuaren baldintza ez denean baloratuko da.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide elektronikorako sarbidea eta hautaketa-prozesuaren jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkeztuko da Enplegu Publikoaren Atarian, helbide elektriniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/, bete bitartean emango zaizkizun argibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako baliabideetako baten bidez identifikatu beharko zara (https://www.euskadi.eus/identifikazio-bitarteko elektronikoak-onartuak/web01-sede/es /), edo, eskabidea bete ondoren, aplikazioak berak emandako aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideetarako, identifikazio elektronikorako onartutako baliabideetako bat eduki beharko da.

Abisuak
Berriak:
  • Segurtasun-Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuezpenezko prozesuen deialdian aplikatzen den tasaren ordainketan salbuezpena edo hobaria aplikatzea

    Segurtasun Sailak eta AVPEk deitutako hautaketa-prozesuetan izena emateko ordaindu beharreko tasa 20,27 €-koa da. Tasa hori osorik ordaindu beharko da eskaera egiten den unean.

    Hautaketa-prozesuetan izena emateagatiko tasen ordainketan salbuespena edo hobaria zehazten duten inguruabar jakin batzuk daude, hala nola:

    1. % 33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.
    2. Gutxienez deialdia egin baino hilabete bat lehenagotik (kasu honetan, 2025eko urtarrilaren 3a baino lehenagotik) enplegu-eskatzaile gisa agertzen diren pertsonak. Horretarako, bi dokumentu aurkeztu beharko dituzte egoera hori egiaztatzeko:
      • Egoera hori Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak emango duen ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da. Gainera, epe horretan ez dute enplegu-eskaintza egokirik baztertu behar, eta ez diote uko egin sustapen-, prestakuntza- edo birmoldaketa-ekintza profesionaletan parte hartzeari, justifikatutako arrazoirik izan ezean.
      • eta, era berean, ez izatea Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino errenta handiagorik hileko zenbaketan. Egoera hori zinpeko aitorpen baten bidez egiaztatuko da, eta bertan baieztatuko da ez dela jasotzen lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik.
    3. Familia ugariak, Familia ugaria babesteko 40/2003 Legearen 12.1.c. Horretarako, eguneratutako titulua aurkeztu beharko dute.
      • % 100 kategoria bereziko familietako kideak.
      • % 50 kategoria orokorreko familietako kideak.

    Salbuespena edo hobaria eragin duten inguruabarretako bat betetzen duen eskatzaileak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio lehen lehendakariordeari eta Segurtasuneko sailburuari, salbuespenaren edo hobariaren xede den zenbatekoa itzultzeko eskatuz. Horretarako, nahitaezkoa izango da dagokion egiaztagiriak aurkeztea. Erreklamazio hori:

    • Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileen Arlora Larrauri-Mendotxe Bidea, 18, 48950 Erandio, Bizkaia helbidera.
    • edo, enplegua finkatzeko prozesurako gaitutako postontzi funtzionalera bidali beharko da: epe-segurtasuna@seg.euskadi.eus

    Erreklamazioa aurkezteko epea hilabete batekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita (2025/02/28tik).

    Jarraian, erreklamazio-eredu (PDF, 191 KB)erreklamazio-eredu (PDF, 191 KB) bat erantsi da