Egoitza elektronikoa

Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia (bigarren fasea)

2024/03/20 - 2024/04/19
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Lehiaketa:
Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdia (bigarren fasea)
Lanpostua:
Guztira 42 lanpostu eskaini dira 2. fase honetan
Plaza-kopurua:
74 dotazio eskaini dira 2. fase honetan
Plaza-banaketa:

Jarraian, deialdiaren bigarren fase honetan eskaintzen diren 42 lanpostuei buruzko informazioa jasotzen da.

"Eranskina" zutabean lanpostu bakoitzerako agertzen den esteka (... eranskina) sakatuz , lanpostuari dagozkion oinarri espezifikoak jasotzen dituen fitxara sartu ahal izango zara.

Antzeko eginkizunetan esperientzia izatea eskatzen duten lanpostuetarako "Titulazioaren/esperientziaren betekizuna" zutabean agertzen den esteka (Eginkizunak...) sakatuz , lanpostuaren eginkizun nagusiak jasotzen dituen dokumentu bat eskuratu ahal izango duzu. Informazio hori baliagarria izango zaizu eskatutako esperientzia duzula alegatu ahal izateko.

Kodea

Lanpostua

Plaza kopurua

Taldea

Eranskina

Titulazioaren/esperientziaren betekizuna

3112

Euskara Ataleko burua

1

I

I

Filologiako lizentzia / Euskal Filologiako espezialitatea edo baliokidea eta gai horretan urtebeteko irakaskuntza-esperientzia.

3136

 

Ebaluazio Arloko burua

1

I

IX

Lizentzia edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3180

Prestakuntza eta Hizkuntz Normalkuntza teknikaria

1

I

XIV

Filologiako lizentzia / Euskal Filologiako espezialitatea edo baliokidea.

3222

 

Eraikuntzak Mantentzeko Ataleko burua

1

I

XVII

Arkitektura edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Arkitektura teknikoa edo/eta aparejadorea edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Goi-mailako Ingeniaritza /Industria Ingeniaritzaren atala edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Ingeniaritza Teknikoa /Industria arloa edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

Antzeko eginkizunak.

3226

 

Eraikuntza Ataleko burua

1

I

XIX

Goi-mailako ingeniaritza edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Arkitektura edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Ingeniaritza teknikoa edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Arkitektura teknikoa edo/eta aparejadorea edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

Antzeko eginkizunak.

3230

 

Mantenurako Teknika-bulegoaren Ataleko burua

1

I

XX

Goi-mailako ingeniaritza edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

Ingeniaritza teknikoa edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

Antzeko eginkizunak.

3234

 

Lege-araubidearen Ataleko burua

1

I

XXII

Zuzenbideko lizentzia edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3246

 

Analisigilea

8

I

XXIV

Informatikako Ingeniaritza

edo

Informatikako Gradua.

edo

Softwarearen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputagailuen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputazio eta Adimen Artifizialeko Gradua.

edo

Informatikako Ingeniaritza Teknikoa eta 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3247

 

Analisigile-programatzailea

2

I

XXV

Informatikako Ingeniaritza.

edo

Informatikako Gradua.

edo

Softwarearen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputagailuen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputazio eta Adimen Artifizialeko Gradua.

edo

Informatikako Ingeniaritza Teknikoa eta 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3275

Analisien teknikaria

1

I

XXVII

Informatika ingeniaritza edo baliokidea.

3380

Estatistika teknikaria

2

I

XXIX

Informatika ingeniaritza edo baliokidea.

3524

 

Sistema Zentralen teknikaria

1

I

XXXVII

Informatikako Ingeniaritza

edo

Informatikako Gradua.

edo

Softwarearen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputagailuen Ingeniaritzako Gradua.

edo

Konputazio eta Adimen Artifizialeko Gradua.

edo

Informatikako Ingeniaritza Teknikoa eta 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3556

Larrialdi eta Babes Zibilerako teknikaria

1

I

XLIII

Lizentzia edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3575

Prebentzio, Prestakuntza, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuko goi-mailako teknikaria

1

I

XLIV

Lizentzia edo baliokidea.

edo

Unibertsitate-diplomatura eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

Betekizun espezifikoak: Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria (ergonomia eta psikosoziologia aplikatuko espezialitatea)

3586

Ertzaintzaren Egitura eta Antolaketako teknikaria

3

I

XLVII

Lizentzia edo baliokidea.

edo

Goi-mailako ingeniaritza edo baliokidea.

3588

Lanbide-garapenerako Ataleko burua

1

I

XLIX

Zuzenbideko lizentzia edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3704

E-learning Edukien Kudeaketako teknikaria

1

I

L

Lizentzia edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3734

Langileak Kudeatzeko Arlo Juridikoko burua

1

I

LIII

Zuzenbideko lizentzia eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan

edo

Zuzenbideko gradua eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

Antzeko eginkizunak.

3519

Administrazio-ataleko burua

1

I

LVII

Zuzenbidean lizentzia edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3231

Lantegien Atal Teknikoko burua

1

II

LX

Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3273

Segurtasun Instalazioen ikuskatzailea

1

II

LXII

Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea.

3401

Antolaketa Proiektuetako burua

2

II

LXIV

Unibertsitateko diploma edo baliokidea eta 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3509

Ikuskatzaile nagusia

1

II

LXVI

Ingeniaritza teknikoa edo baliokidea.

edo

2 urteko esperientzia ikuskatzaile nagusi lanetan.

3512

Bulego Teknikoko teknikaria

1

II

LXVII

Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea.

3518

Materialen Kalitate-ataleko burua

1

II

LXVIII

Ingeniaritza Teknikoa edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3548

 

Lantegien Atal burua

1

II

LXIX

Unibertsitateko diploma edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3269

 

Programatzailea

3

III

LXXI

Sareko Informatika-sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria eta 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3244

 

Administraria B

16

III

LXXIII

Goi-mailako Lan Batxilergoa edo baliokidea

edo

Eskola-graduatua edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3255

 

Moldatzailea

1

III

LXXV

Sareko Informatika-sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria eta urtebeteko esperientzia operadore edo moldatzaile gisa.

edo

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria eta urtebeteko esperientzia operadore edo moldatzaile gisa.

edo

Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria eta urtebeteko esperientzia operadore edo moldatzaile gisa.

3257

 

Lantoki-burua

3

III

LXXVI

Goi-mailako Lan Batxilergoa edo baliokidea

edo

Eskola-graduatua edo baliokidea eta 2 urteko esperientzia administrazio-lanetan.

3317

 

Ibilgailuen Mekanika-lantegiko arduraduna

1

III

LXXXIII

LH II Automozio adarra edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia ibilgailu langile lanetan.

Betekizun espezifikoak: B1 Gidabaimena

3505

Mantentze-teknikaria

1

III

LXXXV

LH II Elektrizitatea eta Elektronika adarra edo baliokidea edo

LH II Elektrizitatea adarra / Mantentze Elektriko-elektronikoa espezialitatea edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

2 urteko esperientzia-mantentze teknikari lanetan.

3506

 

Arduradun nagusia

1

III

LXXXVI

LH II Metala adarra edo baliokidea

edo

LH II Eraikuntza eta Obrak adarra edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

edo

2 urteko esperientzia arduradun nagusi lanetan.

3507

 

Elektrizitatearen arduraduna

1

III

LXXXVII

LH II Elektrizitatea eta Elektronika edo baliokidea eta urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan

edo

2 urteko esperientzia elektrizitatearen arduradun lanetan.

3569

Elektrizitateko Mantentze Lanen Taldeko burua

1

III

LXXXVIII

LH II Elektrizitatea eta Elektronika adarra edo baliokidea

edo

LH II Elektrizitatea adarra / Mantentze Elektriko-elektronikoa espezialitatea edo baliokidea.

edo

LH I Elektrizitatea adarra / Elektrizitatea espezialitatea edo baliokidea eta 2 urteko esperientzia ofizial elektrikari lanetan.

edo

LH I Elektrizitatea adarra / Elektronika espezialitatea edo baliokidea eta 2 urteko esperientzia ofizial elektrikari lanetan.

edo

3 urteko esperientzia ofizial elektrikari lanetan.

edo 

3 urteko esperientzia elektrizitate espezialitateko talde buru lanetan.

3164

 

Sukaldaria

2

IV

XC

LH I, Ostalaritza eta Turismoko adarra/Sukaldaritzako espezialitatea edo baliokidea.

edo

3 urteko esperientzia sukaldeko laguntzaile gisa.

3172

Inprimategiko ofiziala

1

IV

XCI

LH I

edo

2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

3291

Biltegizaina

1

IV

XCV

LH I

edo

Urtebeteko esperientzia langilearen zereginetan.

3294

Galdaragilea

1

IV

XCVI

LH I, metalaren adarra edo baliokidea.

edo

2 urteko esperientzia ofizial galdaragile gisa.

3313

Mantenuko ofizial mekanikaria

1

IV

XCIX

LH I Metalaren adarra/ Mekanika espezialitatea edo baliokidea.

edo

2 urteko esperientzia ofizial mekanikari gisa.

3165

Atezaina

1

V

CI

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea.

Betekizun espezifikoak: B gidabaimena.

3217

Ekinbide burua- Ertzaintzaren zerbitzua hobetzeko bulegoa

1

I

CV

Soziologia eta Politika-zientzietako lizentzia edo baliokidea eta 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honen xede diren lanpostuetan, 1., 2., 3., 4. eta 4TP hizkuntza-eskakizunak bete behar dira. Euskara jakitea derrigortasun data igarota duten lanpostuetako betekizuna da. Kautelaz onartutzat joko dira derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten pertsonak.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa edota esperientzia izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako izena emateagatiko 19,78 euroko tasa ordaindu izana.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

Deialdi honen xede diren lanpostu jakin batzuek beste betekizun espezifiko batzuk izan ditzakete esleituta (B gidabaimena, etab.). Betekizun horiek alegatu egin beharko dira, eta, horretarako, deklarazioa egin beharko da eskabideak aurkezteko epean, eta oinarri espezifikoetan horietako bakoitzerako zehazten den moduan egiaztatu.

Titulazio- eta/edo esperientzia-aukera desberdinen bidez sartzeko aukera ematen duten lanpostuen kasuan, sartzeko baldintzak betetzen dituela alegatzen duen aukera hautatu beharko du eskatzaileak. Aukeratutako aukeraren arabera onartuko da prozedura.

Betekizuna betetzeko titulazioen alegazioa eskabideak aurkezteko epean egindako deklarazioaren bidez egingo da.

Segurtasun Sailean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako zerbitzuak, eskatutako esperientzia egiaztatzeko alegatzen direnak, ofizioz egiaztatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan eta esperientzia egiaztatzeko alegatzen diren gainerako administrazio publikoetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, egiaztagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko da. Dokumentu horrek, administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduan, lan egindako aldiak banakatu beharko ditu, taldea, kidegoa, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena zehaztuz.

Esperientzia justifikatzeko Administraziotik kanpoko esperientzia alegatzen bada, lan-bizitzaren ziurtagiria (GSINek emana) aurkeztu beharko da, bai eta lan-jarduera egin den enpresak edo erakundeak emandako egiaztagiria ere, betetako lanpostuaren izena adierazita.

Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da, eta prozesuaren kalifikazioa ondoren adierazten den baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du. Prozesuan jarraitzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

  1. Esperientzia orokorra.

    Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan – baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan ere –, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandako zerbitzuak, kasuan kasuko titulazio-taldeko lanpostuetan aritzeagatik, kontuan hartu gabe zein den haien arteko harremana: funtzionarioa edo lan-kontratuduna.

    Esperientzia horri 15 puntu emango zaizkio gehienez.

    Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagokoak baztertuko dira.

  2. Esperientzia espezifikoa.

    Esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita, haren osagarri eta zehaztuta, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen hitzarmen kolektiboko lanpostuetan emandako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 45 punturekin

  3. Titulazioak.

    Sarrerarako alegatutakoaz bestelako titulu akademiko eta/edo unibertsitate-titulu ofizialengatik 12 puntu emango dira gehienez

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, lanpostuan sartzeko Segurtasun Sailaren lehentasun goreneko lan-poltsetariko batean egoteagatik; lan-poltsa hori Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez eguneratu zen (2022ko urriaren 17ko EHAA).

    Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da soilik langilea benetan sartu den baloratu beharreko lan-poltsan, etenik gabe 2022tik atzerantz, eta gehienez 15 puntu.

  5. Informatikako ezagutzak.

    Informatikako ezagutzak gehienez 8 punturekin baloratuko dira. Informatika-ezagutzak IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira.

  6. Hizkuntzen ezagutza.

    Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea 5 punturekin baloratuko da gehienez.

  7. Euskararen ezagutza

    Euskara jakitea lanpostuaren baldintza ez denean baloratuko da.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide elektronikorako sarbidea eta hautaketa-prozesuaren jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkeztuko da Enplegu Publikoaren Atarian, helbide elektriniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/, bete bitartean emango zaizkizun argibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako baliabideetako baten bidez identifikatu beharko zara (https://www.euskadi.eus/identifikazio-bitarteko elektronikoak-onartuak/web01-sede/es /), edo, eskabidea bete ondoren, aplikazioak berak emandako aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideetarako, identifikazio elektronikorako onartutako baliabideetako bat eduki beharko da.

Deialdia
Oinarriak:
Abisuak
Berriak:
  • Segurtasun-Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuezpenezko prozesuen deialdian aplikatzen den tasaren ordainketan salbuezpena edo hobaria aplikatzea

    Segurtasun Sailak eta AVPEk deitutako hautaketa-prozesuetan izena emateko ordaindu beharreko tasa 19,78 €-koa da. Tasa hori osorik ordaindu beharko da eskaera egiten den unean.

    Hautaketa-prozesuetan izena emateagatiko tasen ordainketan salbuespena edo hobaria zehazten duten inguruabar jakin batzuk daude, hala nola:

    1. % 33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.
    2. Gutxienez deialdia egin baino hilabete bat lehenagotik (kasu honetan, 2023ko ekainaren 30a baino lehenagotik) enplegu-eskatzaile gisa agertzen diren pertsonak. Horretarako, bi dokumentu aurkeztu beharko dituzte egoera hori egiaztatzeko:
      • Egoera hori Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak emango duen ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da. Gainera, epe horretan ez dute enplegu-eskaintza egokirik baztertu behar, eta ez diote uko egin sustapen-, prestakuntza- edo birmoldaketa-ekintza profesionaletan parte hartzeari, justifikatutako arrazoirik izan ezean.
      • eta, era berean, ez izatea Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino errenta handiagorik hileko zenbaketan. Egoera hori zinpeko aitorpen baten bidez egiaztatuko da, eta bertan baieztatuko da ez dela jasotzen lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik.
    3. Familia ugariak, Familia ugaria babesteko 40/2003 Legearen 12.1.c. Horretarako, eguneratutako titulua aurkeztu beharko dute.
      • % 100 kategoria bereziko familietako kideak.
      • % 50 kategoria orokorreko familietako kideak.

    Salbuespena edo hobaria eragin duten inguruabarretako bat betetzen duen eskatzaileak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio lehen lehendakariordeari eta Segurtasuneko sailburuari, salbuespenaren edo hobariaren xede den zenbatekoa itzultzeko eskatuz. Horretarako, nahitaezkoa izango da dagokion egiaztagiriak aurkeztea. Erreklamazio hori:

    • Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileen Arlora Larrauri-Mendotxe Bidea, 18, 48950 Erandio, Bizkaia helbidera.
    • edo, enplegua finkatzeko prozesurako gaitutako postontzi funtzionalera bidali beharko da: epe-segurtasuna@seg.euskadi.eus

    Erreklamazioa aurkezteko epea hilabete batekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita (2024/04/20tik).

    Jarraian, erreklamazio-eredu (PDF, 191 KB) bat erantsi da, eta deialdi bakoitzeko bete behar da.