Egoitza elektronikoa

Sareko proiektuen kudeatzailea (Bilbo)

2021/09/10 - 2021/09/26
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia - Basque Trade and Investment S.A.
Lehiaketa:
Sareko proiektuen kudeatzailea (Bilbo)
Lanpostua:
Sareko proiektuen kudeatzailea (Bilbo)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Kanpo-sareko arduradunaren mende dago eta bere xede nagusia izango da Kanpo-sareko bulegoak koordinatu eta kudeatzea, eta Sare osoaren kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren eredu onena diseinatu eta inplementatzea.
Hauek dira lanpostuaren zeregin garrantzitsuenak:
4. Kanpo-sareko bulegoek ongi funtzionatzen dutela bermatzea
- Bulegoen eguneroko kudeaketan laguntzea
- Aukerak identifikatzen laguntzea
- Bulegoen know-how-an eta “jardunbide egokien” transferentzian laguntzea.
- Bulegoei kongresuak, sinposioak, azokak, stand-ak eta abar antolatzen laguntzea
- Bulegoen bidez gauzatu beharreko diplomazia korporatiboko lanetan laguntzea
- Arloko zuzendaritzak agindutako zeregin osagarri guztiak egitea
- Bulegoetako (IT, Giza Baliabideak, e.a.) baliabide-beharrak identifikatzea
- Aholkularien prospekzioak egitea bulegorik edo menpeko sozietaterik ez duten herrialdeetan
- Etengabeko hobekuntzako proiektuak identifikatu, planifikatu eta gauzatzea

5. Kanpo-sareko bulegoen proiektuak kudeatzeko eredua diseinatu eta ezartzen laguntzea
- Proiektuak kudeatzeko eredua diseinatu eta ezartzea, eta bere jarraipena egitea
- Bulegoen kalitate-prozedurak, -estandarrak eta -zehaztapenak planifikatu eta ezartzea
- Jarduna monitorizatzea, zehaztu beharreko mekanismoen bidez

6. Kanpo-sareko bulegoen kontrola eta jarraipena bermatzea
- Jarraipenerako eta kontrolerako mekanismoak eta tresnak definitzea
- Antolakundean egin beharreko jardueren kalitatea bermatzea
- Bulegoak gidatzea urteko helburuen garapenean, eta jarraipena egin eta ekintza-planak sortzea helburu horiek lortzeko
- Bulegoaren edo menpeko sozietatearen aurrekontua eta jarraipena egitea

Titulazioa:

- Unibertsitateko goi-mailako prestakuntza
- PMP ziurtagiria (proiektuen zuzendaritzako ziurtagiri profesionala) eta antzeko agiriak baloratuko dira.

Hizkuntza eskakizuna:

- Euskarako B2 titulua edo baliokidea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.)
- Ingeleseko C1 titulua edo baliokidea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.)

Beste baldintza batzuk:

ESPERIENTZIA

- 5 urteko lan-jarduera nazioartekotze arloan eta proiektuen kudeaketako sistemetan

GAITASUNAK

- Komunikazioa
- Bezeroarenganako orientazioa
- Taldeko lana
- Antolakuntza eta planifikazioa
- Moldakortasuna
- Analisi-gaitasuna