Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
 

Euskara

Psikologoen lan-poltsa.

2014/08/01 - 2014/08/21
Inprimatu
Pamplona/Iruña
Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUÑA
Lehiaketa:
Psikologoen lan-poltsa.
Lanpostua:
Psikologo
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

Psikologiako lizentziadunaren edo graduatuaren titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan eskuratzen ahalko da, Karrika Nagusiko 2an, edo Internet bidez, www.pamplona.es  gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
  1. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren kontrako babes integralerako neurriei buruzkoa.
  2. Erakundeen arteko akordioa, arreta eta prebentzioaren koordinazioa eraginkorra izan dadin, emakumeen aurkako indarkeria kasuetan. Elkarrekin jarduteko protokoloa. Nafarroako Foru Komunitatean dauden baliabideak
  3. Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adin txikikoen babes juridikoari buruzkoa eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen aldaketa partzialari buruzkoa.
  4. Gizarteratzeko programa. Haurrei eta familiari laguntzeko programa eta Emakumeari laguntzeko zerbitzua (SMAM), Iruñeko Udalaren Gizarte Ongizate Alorrean.
  5. Terapia laburra. Palo Alto taldea.
  6. Emakumearen kontrako indarkeria kontzeptua. Tipologia. Emakumearen kontrako indarkeriaren alderdi psikosozialak. Etiologia. Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean. Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa.
  7. Faktore psikosozialak eta mekanismo psikologikoak, emakumeak indarkeria jasaten duen harreman batean jarraitzeko. Emakume biktimari harreman horrekin bukatzen laguntzen dioten faktoreak. Enrique Echeburúa eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta.
  8. Emakumearen kontrako indarkeriaren ondorioak. Esku hartze psikologikoa, indarkeria jasan duten emakumeekin. Enrique Echeburua eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta.
  9. Indarkeria arriskuaren balorazio psikologikoa emakumearengan. Emakumearen aurkako indarkeriaren legezko eta etikako alderdiak. Jardunbide egokiaren gida, bikote harremanetan emakumearen aurkako indarkeria arriskuaren auzitegiko ebaluazio psikologikoa egiteko. Madrileko Psikologoen Elkargo Ofiziala; Javier Barbero Gutiérrez; Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean
  10. Emakumearen aurkako indarkeriaren ondorioak adingabeengan. Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean. Enrique Echeburúa eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta
  11. Gizarte bazterkeriaren kontzeptua. Faktoreak eta dimentsioa. M.ªJosé Rubio eta Silvina Monteros -koord., Fundación Foessa.
  12. Gizarteratzeko ibilbidea. Aintzat hartu beharreko baldintzak. Gizarteratzeko erabakia. Luis Vives CES; Begoña Pérez Eransus.
  13. Gizarte akonpainamendua metodologia moduan. Begoña Pérez Eransus, Concepción Corera.
  14. Laguntza harremana. Faseak eta mementuak. Jose Carlos Bermejo eta Ana Martinez; Fundación RAIS.
  15. Ezaugarriak eta esku hartze psikologikoa, bazterketa prozesuan diren pertsonekin. M.ªJosé Rubio eta Silvina Monteros -koord; Fundación RAIS; Jose Carlos Bermejo y Ana Martinez.
  16. Esku hartzeko eskumenak, haurren babesgabetasuneko egoeretan. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.
  17. Haurren babesgabetasuneko kasuak hautematea, jakinaraztea eta hartzea. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.
  18. Haurren aurkako tratu txarrak / abandonu egoerak baloratzeko gida. Larritasuna eta arriskua ebaluatzeko irizpideak. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.
  19. Nafarroan dauden baliabideak haurtzaroa babesteko. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.
  20. Planaren edukiak, irizpideak eta martxan jartzea, haurren babesgabetasuneko egoeren aurrean. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

Oharra: Udal web orrian argitaratuko da 4. gaiari buruzko informazioa: “Gizarteratzeko programa. Haurrei eta familiari laguntzeko programa eta Emakumeari laguntzeko zerbitzua (SMAM), Iruñeko Udalaren Gizarte Ongizate Alorrean. Gainerako gaiak izangaiak berak prestatu beharko ditu.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana