Egoitza elektronikoa

Psikologoa

2023/06/22 - 2023/07/11
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Lehiaketa:
Psikologoa
Lanpostua:
Psikologoa
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Psikologian lizentziatura eduki behar dute, edo horietako baten baliokidea, edo titulu horietako bat eskuratzeko eskubideak ordainduta eduki behar dituzte. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria edukibeharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

3.HE

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez izatea.

c) Dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunik edo mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen aplikazioaren kaltetan izan gabe. Gaitasun fisikoa eta psikikoa hautapen prozesua gainditutakoan egiaztatu beharko dira. Horretarako, medikuaren ziurtagiri edota azterketa-agiria ekarri beharko da, betiere 9.4. oinarrian xedatutakoaren arabera. Baldintza hau betetzea ezinbestekoa izango da lanpostuaz jabetu ahal izateko. d) Dagokion deialdi espezifikoan eskatutako titulu ofiziala edo homologatua izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik bereizita ez egotea; ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea; funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko desgaituta ez egotea; eta lan-kontratudun langileen kasuan betetzen zituzten eginkizunen antzekoak betetzeko desgaituta ez egotea. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f) Ez egotea ezintasun edo bateraezintasuneko legezko auziren batean, indarrean dagoen araudiaren arabera.

g) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaerak Gizarte Politiketako foru diputatuari zuzenduko zaizkio, eredu ofizial eta normalizatuaren arabera, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Publikoaren Atariaren bidez aurkeztu beharko dira: "http://www.araba.eus/ifbs/portalempleo/" Eskaeran, 4.4 apartatuan aurreikusitako tasaren ordainketa telematikoa jasoko da.
Aurrez aurrekoa:
  • Salbuespenez, paper euskarriko eskaera eta tasaren ordainketa-gutuna helbide honetan eskuratu ahal izango dira: Langile arloa, San Prudencio 30, 1, Vitoria-Gasteiz