Egoitza elektronikoa

Project manager (Tokyo)

2022/07/26 - 2022/08/19
Inprimatu
Japonia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia - Basque Trade and Investment S.A.
Lehiaketa:
Project manager (Tokyo)
Lanpostua:
Project manager
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.

Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak euskal enpresekin eta tokiko enpresekin elkarreraginean jardungo du. Horrela, zerbitzu bikaina eskaintzeaz gain, proiektuak garatzen ere lagunduko du.

Eginkizunak:

  1. Merkatu-azterketak egitea sektore eta eskualdeen arabera.
  2. Balizko bazkideak eta bezeroak hautatzea eta identifikatzea
  3. Enpresei beren produktuak Koreako Errepublikara esportatzeko prozesuari buruz aholkuak ematea.
  4. Ekonomia- eta merkataritza-txostenen proiektuak.
  5. Bezeroen eta kontaktuen datu-basea kudeatzea.
  6. Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko marketin-jarduerak gauzatzea.
  7. Misio eta agenda komertzialak antolatzea.
  8. Hitzaldi eta azoketara joatea.
Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailakoak

Beste baldintza batzuk:
  • 2-3 urte bitarteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan.
  • Tokiko hizkuntza eta ingelesa.
  • Euskera eta gaztelania jakitea baloratuko da.
  • Gaitasunak: komunikazioa, bezero-orientazioa, talde-lana, antolakuntza eta plangintza, moldakortasuna, gaitasun analitikoa, ekimena, motibazioa.
  • Bidaiatzeko prestazuna.
Onartzea
Aurrez aurrekoa: