Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia - Basque Trade and Investment S.A.
Lehiaketa:
Project Manager (Singapur)
Lanpostua:
Project Manager
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
Basque Trade and Investment (BasqueTrade) Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze arloko agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du euskal enpresen esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak sustatzeko, ezarpen komertzial eta produktiboei laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Gainera, aholkularitza ematen diegu Euskadin inbertitu eta kokatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaia harremanetan egongo da, bai euskal enpresekin eta bai Singapurrekoekin, zerbitzu bikaina eman beharko die eta euren proiektuak garatzen lagundu.
Bulegoko zuzendariaren menpe, honako eginkizun nagusi hauek identifikatzen dira:
- ASEAN erkidekogo herrialde nagusietan merkatu-azterketak egitea sektore eta eskualdeen arabera.
- ASEAN erkidekogo herrialde nagusietan balizko bazkideak eta bezeroak hautatzea eta identifikatzea.
- Enpresei beren produktuak esportatzeko prozesuari buruz aholkuak ematea.
- Ekonomia- eta merkataritza-txostenen proiektuak.
- Bezeroen eta kontaktuen datu-basea kudeatzea.
- Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko marketin-jarduerak gauzatzea.
- Misio eta agenda komertzialak antolatzea.
- Hitzaldi eta azoketara joatea.
- Proiektuen koordinazioa eta lidergoa kanpoko aholkulariekin, ASEAN erkidegoko herrialde nagusietan.
Titulazioa:
Unibertsitateko goi-mailakoak
Beste baldintza batzuk:
- Ingelesa menderatzea.
- Malaysiera, mandarin txinera, vietnamera, gaztelania eta euskera jakitea baloratuko da.
- 2-3 urteko esperientzia nazioartekotze arloko jardueretan.
- ASEAN industria- eta erakunde-sarearen ezagutza baloratuko da, bai eta euskal industria eta erakunde-ezagutza ere.
- Hainbat erakunderekin (Nazioarteko edo inbertsio sustapenerako agentziak, sektore elkarteak, kontsulatuak, industria-parkeak, klusterrak, tokiko agintariak, etab.) izandako harreman-esperientzia baloratuko da.
- Aholkularitza-proiektuen kudeaketan esperientzia izatea baloratuko da.
- Gaitazunak: Komunikazioa, bezero orientazioa, talde lana, antolakuntza eta plangintza, moldakortasuna, gaitasun analitikoa, ekimena, motibazioa.
- Bidaiatzeko prest egotea.
- Iraupen mugagabeko kontratua.
- Singapurko nazionalitatea edo herrialdean bizitzeko baimena izatea.