Egoitza elektronikoa

PROJECT MANAGER (Quebec-Canada)

2026/02/03 - 2026/02/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
AGENCIA VASCA DE INTERNACIONALIZACIÓN BASQUE TRADE AND INVESTMENT, S.A.(Quebec-Canada)
Lehiaketa:
PROJECT MANAGER (Quebec-Canada)
Lanpostua:
PROJECT MANAGER (Quebec-Canada)
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Basque Trade and Investment (BasqueTrade) Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze arloko agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du euskal enpresen esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak sustatzeko, ezarpen komertzial eta produktiboei laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Gainera, aholkularitza ematen diegu Euskadin inbertitu eta kokatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaia Euskal Herriko eta Italiako enpresekin harremanetan egongo da, zerbitzu bikaina eskainiz eta euren proiektuak garatzen lagunduko du.
Bulegoko zuzendariaren menpe, honako eginkizun nagusi hauek identifikatzen dira:

• Aholkularitza-proiektuak gauzatzea.

• Merkatu-azterketak egitea sektore eta eskualdeen arabera.

• Kanadako balizko bazkideak eta bezeroak hautatzea eta identifikatzea.

• Euskal enpresei beren produktuak Italian esportatzeko prozesuari buruz aholkuak ematea.

• Ekonomia eta merkataritza-txostenen proiektuak.

• Bezeroen eta kontaktuen datu-basea kudeatzea.

• Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko marketin-jarduerak gauzatzea.

• Misio eta agenda komertzialak antolatzea.

• Hitzaldi eta azoketara joatea.

Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailakoak

Beste baldintza batzuk:

- 2-3 urte bitarteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan.

- Kanadako industria eta erakunde-sarearen ezagutza baloratuko da, bai eta euskal industria eta erakunde-ezagutza ere.

- Hainbat erakunderekin (elkarteak, kontsulatuak, industria-parkeak, klusterrak, tokiko agintariak, etab.) izandako harreman-esperientzia baloratuko da.

- Frantsesa eta ingelesa menderatzea. Euskara eta gaztelera jakitea baloratuko da.

- Gaitasunak: Talde lana, bezero orientazioa, antolakuntza eta plangintza, erantzukizuna, moldakortasuna, lorpenerako orientazioa, gaitasun analitikoa.

- Bidaiatzeko prestazuna.

- Iraupen mugagabeko kontratua.

- Kanadar nazionalitatea edo herrialdean bizitzeko baimena izatea.

Onartzea
Deialdia
Oinarriak: