Egoitza elektronikoa

Proiektuen kudeatzailea

2023/09/25 - 2023/10/16
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Lehiaketa:
Proiektuen kudeatzailea
Lanpostua:
Proiektuen kudeatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Proiektuen Garapeneko zuzendariaren ardurapean, gerentzia integrala hartuko du bere gain (diziplina antzeko alderdi teknikoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, etab), EEErentzat proiektu estrategikoei dagokienez, eta kudeatzaile izendatu duten proiektuko pertsona-taldeen lana zuzendu, ikuskatu eta antolatuko du.

Zeregin nagusiak:
- Programen (laguntzak, dirulaguntzak eta bestelakoak) eta proiektuen (azterketa teknikoak, baliabide energetikoaren ebaluazioa eta prospekzioa, energía ekoizteko instalazioak, energía eta/edo teknologia-azpiegituren grarapena eta abar) egikaritzea, segimendua eta ebaluazioa definitzea, zuzentzea eta gainbegiratzea. Garapen eta Berrikuntzako Zuzendaritzak esleitzen dizkiionak.
- Kudeaketa integrala (diziplina anitzeko alderdi teknikoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, etab.) EEErako proiektu estrategikoak, hain zuzen ere.
- Proiektu edo programa bat egiteko eratutako kualifikazio handiko barneko edo kanpoko pertsonen taldeen lana zuzentzea, gainbegiratzea eta antolatzea, baldin eta talde horrek kudeatzaile izendatu baldin bada.
- Erakundearen barne-kudeaketako zereginetan parte hartuko du, hala nola jarduera-estrategiak diseinatzea, urteko aurrekontuak prestazea edo egitea, jardueren kudeaketa eta aldizkako txostenak egitea, veste sailekin koordinatzea, etab.

Titulazioa:

Ingeniaritzako gradua eta masterra edo unibertsitateko ikasketa baliokideak, batez ere energiaren arloan. Antolakuntzako edo kudeaketako espezialitateetan graduondokoa edo mater gehigarria baloratuko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskeraz eta ingelesez ondo jakitea

Beste baldintza batzuk:

- Gutxienez 8 urteko esperientzia merkatu lehiakorretako proiektuen kudeatzaile gisa. Ahal dela energiaren eremuko proiektuen kudeaketan izandako esperientzia baloratuko da.
- Gutxienez 2 urteko esperientzia taldeak kudeatzen.
- Eskatutako gaitasun nagusiak: egokitzeko gaitasun handia, gidaritza eta dinamizatzeko gaitasuna, eta lorpenerako orientazioa.

Oharrak:

Pertsona hautatzeko, adierazitako eskakizunak eta hauen emaitzak hartuko dira kontuan: egindako elkarrizketa pertsonalak eta horietan egin litezkeen probak.