Proiektu eta obretarako ingeniari teknikoa
Bizkaia
1. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Hornidura eta Saneamendu Sistemetako azpiegiturei lotutako azterlanak eta proiektuak idaztea, horien arduradun teknikoekin batera.
2. Obra-kontratuen kudeaketan parte hartzea, obren zuzendariarekin batera.
3. Hornidura eta saneamenduko instalazioak eta azpiegiturak zerbitzuan jartzeko lanak koordinatzea eta gainbegiratzea, ustiapen-faseko arazoak gutxitze aldera.
4. Obra edo hornidurak kontratatzeko oinarrien pleguak prestatzea, lizitazioetan aurkeztutako eskaintzak teknikoki aztertzea eta horien kontratuak kudeatzea, hala badagokio, horien zuzendari gisa.
5. Partzuergoak kudeatutako hornidura- eta saneamendu-sistemen azpiegituretan eragina izan dezaketen kanpoko obren baimenak kudeatzeko prozesuaren faseetan laguntzea, bai eta, beharrezkoa denean, obra horiek nola egikaritzen ari diren ikuskatzeko laguntza ematea ere.
6. Partzuergoaren hornidura- eta saneamendu-sistemetako azpiegituren inguruko kanpoko informazio-eskaerei, txosten teknikoei eta afekzio-eskaerei erantzuteko asmoz espediente-mota desberdinak izapidetu eta kudeatzea.
7. Hornidura eta saneamenduko sistema orokorra ezartzearen eta garatutako jardueraren kontrol eta jarraipen zuzena egiteko beharrezko datu-baseak mantentzen eta eguneratzen laguntzea, erabakiak hartzeko prozesua errazteko moduko informazio fidagarria dagoela bermatzeko.
8. Partzuergoan ezarriko diren sailez gaineko eta izaera korporatiboko informazioa kudeatzeko sistemak betetzeko lanetan parte hartzea.
9. Ardura daukaten sailekin kolaboratzea kalitatea ziurtatzeko, ingurumen-kudeaketarako eta arriskuak saihesteko sistemak obra eta diseinuetan txertatzeko, Zuzendariordetzaren lana arlo horretan indarrean dauden araudiek ezarritako eskakizunekin bat etorriz egiten dela bermatzeko.
10. Horretarako ezarritako prozedurekin bat etorriz, udal-zerbitzu teknikoekin lankidetzan aritzeko edota aholkatzeko eskaerak erantzutea, txostenak, azterlanak eta proiektuak idatziz, baita obra zuzendaritzako lanak eginez ere, dagozkion eskumenen barruan hala eskatzen zaionean.
11. Agindutako prozesuetan teknologia berriak aplikatzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko azterlanak garatzeko lanetan kolaboratzea.
12. Bere eskumen-esparruaren baitan aplikatu beharreko alderdiak barne hartzen dituzten prozesu edo teknologia berrien ikerketa-proiektuetan parte hartzea.
13. Partzuergoa ordezkatzeko izendatuko duten elkarte edo talde profesionaletan parte hartzea.
14. Bere talde profesionalari dagozkion berezko lanak egitea, hala agintzen bazaizkio.
Obra Publikoetako Ingeniaritza Teknikoa edo Meatzaritzako Ingeniaritza Teknikoa.
- Lau plaza 2. hizkuntza-eskakizunarekin (derrigorrezkoa).
- Bi plaza 2. hizkuntza-eskakizunarekin (ez-derrigorrezkoa).
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.
Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da.
Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.
Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).
- Beste betekizun batzuk: B motako gidabaimena.
Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.
Paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.
A. Ezagutza orokorren gai zerrenda
1. gaia: Hornidura-prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesuaren definizioa. Instalazioaren elementuen eta beren zereginaren deskribapena. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
2. gaia: Saneamenduaren prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesuaren definizioa. Instalazioaren elementuen eta beren zereginaren deskribapena. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
3. gaia: Uraren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE). 91/271/EE Zuzentaraua. 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urei buruzkoa.
4. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.
7. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.
8. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta hura osatzen duten erakundeak.
10. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur-horniduraren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu- eta arazketa-zerbitzua arautzen duen ordenantza.
11. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
12. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. 3/2020 Errege Lege-Dekretua, otsailaren 4koa.
13. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.
14. gaia: Ingurumen-kudeaketako sistema: Kontzeptuak. Ingurumen-kudeaketako sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen-kudeaketako sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
15. gaia: Kalitatea kudeatzeko sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatea kudeatzeko sistemaren mantentzea. Ziurtagiriak.
16. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.
B. Ezagutza espezifikoen gai-zerrenda
1. atala.—Ur-hornidura, hiri-hidraulika eta hidrologia
1. gaia: Ur-bilketa. Lurrazaleko eta lurpeko ur-bilketa. Ura biltzeko presa txikiak.
2. gaia: Hiri-uraren erabilerak. Eskaerak eta kontsumoak. Ur-galerak banaketa-sarean.
3. gaia: Edateko uren tratamendutegiak. Tratamendu motak. Ur lineak: diseinu parametroak eta faseak. Lokatz linea: diseinu parametroak eta faseak.
4. gaia: Urak banatzeko hiri-sareak. Sareko diseinua eta elementuak.
5. gaia: Ur biltegiak. Dimentsioak. Eduki kalkulua. Tipologia. Kokalekua eta kota. Balbulen gela. Biltegien osagaiak. Hodiak eta mekanismoak. Inpermeabilizazioa.
6. gaia: Hornidura-sareen ustiapena eta mantentzea. Sektorizazioa. Kontabilizatu gabeko ura. Ur-ihesak. Presioak eta emariak neurtzeko sistemak.
7. gaia: Edateko uren ponpatze-estazioak. Tipologia. Bulkatzeko hodiak. Elementuak. Instalazio osagarriak. Erregulazioa eta kontrola.
2. atala.—Hondakin-uren saneamendua eta hiri-hidrologia
8. gaia: Hiriko hondakin-urak eta hondakin-ur industrialak. Hondakin-uren tipologia. Ezaugarriak. Konposizio fisikoa, kimikoa eta biologikoa. Populazioa. Zerbitzuen sektorea. Instalazioetan eta hondakin-uren arazketa-prozesuan daukaten eragina. Emarien kalkulua.
9. gaia: Euri-urak. Hidrologia. Infiltrazioa. Emarien kalkulua. Drainatze Iraunkorreko Hiri Sistemak; motak eta diseinua.
10. gaia: Estolderia-sareak. Sare unitarioak eta sare bereiziak. Sarearen instalazio osagarriak. Kolektore baten dimentsionamendua eta trazadura.
11. gaia: Gainezkabideak, ekaitz-andelak eta kontrol-elementuak. Gainezkabideak eta ekaitz andelak: Ezaugarriak, tipologia, diseinua, erregulazioa eta kontrola. Euriaren ondoriozko gainezkatzeak sistema unitarioetan.
12. gaia: Hondakin-uren araztegiak. Tratamendu motak. Ur lineak: diseinu parametroak eta faseak. Lohien linea: kontrol parametroak eta faseak. Araztutako hondakin-urak leheneratzea.
13. gaia: Saneamendu-sareak ustiatzea eta mantentzea. Hodi biltzaileen sarearen aireztapena. Garbiketa eta ikusketak. Saneamendu-sare baten funtzionamendua. Kolektore-sarearen aireztapena: diseinu-irizpideak. Aireztapen naturala. Eragindako aireztapena. Usainen tratamendua: eremuak. Metodoak. Instalazioak.
14. gaia: Hondakin-uren ponpatze-estazioak. Tipologia. Ganberaren bolumena. Bulkatzeko hodiak. Elementuak. Instalazio osagarriak. Erregulazioa eta kontrola.
3. atala.—Sareen eraikuntza
15. gaia: Hormigoia, altzairua eta beste material batzuk. Hormigoia: konposizioa, motak, iraunkortasuna eta ingurumen-esposizio motak. Altzairua: armadura altzairua, altzairu herdoilgaitza, korrosioa, elementu metalikoen babesa. Beste material batzuk: polietilenoa, PVC, poliesterra, polipropilenoa.
16. gaia: Tunel hidraulikoak. Diseinua: lursailaren karakterizazioa. Eustea eta estaldura. Indusketa-metodoak. Eraikuntza: makineria eta errendimendua. Instalazio osagarriak.
17. gaia: Hodiak. Hodi motak; materialak. Hodien korrosioa. Egitura-diseinua.
18. gaia: Hodien instalazioa zangan. Sekzio tipoak. Eskoratzedun indusketak. Eskoratzeak. Euste-hormak (tablaestacas). Infiltrazio-urak agortzea eta hori kontrolatzeko teknikak. Lurzorua hobetzea. Egikaritzea eta probak.
19. gaia: Zanga gabeko teknologiak. Atorra metalikoko hinka, zuzendutako zulaketa horizontala, mikrotunelak (lurzoruetan, arrokan; ekipoak eta tipologia, egikaritzea). Hodiak birgaitzea.
4. atala.—Tresneria. obra eta proiektuen kudeaketa
20. gaia: Tresneria, komunikazio industrialak eta banaketa kontrola. Deskribapenak, aplikazioak, motak, instalazio baldintzak. Maila, emaria, presioa, pH eta tenperatura. Prozesuen automatak. Kontrola, tokikoa eta urrutikoa. Bistaratze-sistemak (SCADA). Komunikazio-sistemak.
21. gaia: Muntaketa- eta eraikuntza-fasetik obra hartu arteko etapak. Instalazioen legeztapena. Martxan jartzea eta errendimendu-probak.
22. gaia: Eragiketak eta proiektuak kudeatzeko metodologia eta tresna aurreratuak. Project Lifecycle Management (PLM). Saneamendu eta hornidurako proiektuen bizi-zikloa kudeatzea. Building Information Modeling (BIM). Informazio Geografikoko Sistemak.
23. gaia: Plan, programa eta proiektuen ingurumen-eraginari buruzko ebaluazioa. Estatuko eta erkidegoko legedi aplikagarria. Funtsezko organoa eta ingurumen organoa. Administrazio prozedurak, saneamendu- eta hornidura-proiektuei aplikagarriak.
24. gaia: Saneamendu- eta hornidura-azpiegituren integrazioa eta afekzioa beste zerbitzu batzuekiko. Beste azpiegitura eta sare batzuekiko distantziak, paralelismoak eta gurutzaketak. Saneamendu- eta hornidura-azpiegiturekiko afekzioak izapidetu eta kudeatzea: espediente-motak, inplikatutako eragileak eta faseak.