Proiektu eta Obra arlorako lanen unitateko arduraduna
Araba
“Eraikuntza eta obra zibila” familia profesionalen prestakuntza zikloetako goi mailako teknikari titulua edo baliokidea edukitzea, ondoren zehazten denaren arabera:
• Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako prestakuntza-zikloa edo eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi-mailako prestakuntza-zikloa (LOE).
• Hirigintza-proiektuak eta topografia-lanak garatzeko goi-mailako prestakuntza-zikloa edo Obrak eta planak burutzeko goi-mailako prestakuntza-zikloa. (LOGSE).
• Bigarren mailako lanbide heziketa (FPII) topografian edo bide eta obrak, edo langilezain edo eraikinak eraikitzea (lan-maisu) atalean.
B motako gidabaimena duela egiaztatu behar du.
Izena emateko epea: 2025eko ekainaren 6tik ekainaren 22ko 14:00ak arte.
Eskabideak eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira, sinatuta, posta elektronikoz, AMVISAk Giza Baliabide eta Idazkaritza arlorako gaitutako helbide elektronikoaren bidez rrhhamvisa@vitoria-gasteiz.org, 2025eko ekainaren 6tik ekainaren 22ko 14:00ak arte, egunkarietan, ALHAOn eta AMVISAren webgunean argitaratutako deialdian agertzen den bezala.