Proiektu energetikoetako teknikaria
Bizkaia
Proiektuen Garapeneko zuzendariaren ardurapean, energiaren eremuko proiektu teknikoak gauzatzeko definitutako taldeetako bat izango da, diziplina anitzeko alderdi teknikoak eta alderdi ekonomiko-finantzarioak barne, partaide den proiektu bakoitzerako izendatutako gerentearen gidaritzapean.
Bere parte-hartzeak, enkargatu zaizkion proiektu edota beste jarduera zehatzei aldi baterako esleipena konbinatuko du. Testu inguru horretan, honako hauetan parte hartu ahal izango du:
- Programak (laguntzak, dirulaguntzak, bestelakoak) eta proiektuak (azterketa teknikoak, baliabide energetikoaren ebaluazioa eta prospekzioa, energía ekoizteko instalazioak, energía eta/edo tecnología-azpiegituren garapena eta abar) definitzea, gauzatzea eta/edo jarraitzea eta ebaluatzea esleitu dakizkion.
- Sozietatearen barne-kudeaketako lanak eta/edo proiektuak, hala nola, jarduera-estrategiak diseinatzea, urteko aurrekontuak egitea, jardueren kudeaketa eta aldizkako txostenak egitea, veste silekin koordinatzea, etab.
Unibertsitateko gradu edo ikasketa baliokideak, eta ingeniaritzako masterra, batez ere energiaren esparruan. Antolakuntza edo kudeaketa espezialitateetako graduondoko edo master osagarria baloratuko da
Euskeraz eta ingelesez ondo jakitea
- Gutxienez 5 urteko esperientzia energia esparruko proiektuetan merkatu lehiakorrean. Positiboki baloratuko da energia arloko proiektuen kudeaketan izandako esperientzia
- Eskatutako gaitasun nagusiak: pentsamendu deduktiboa eta intuitiboa, komunikazio-trebetasunak eta talde-lana