Prestakuntza eta enpleguko teknikari
Gipuzkoa
Prestakuntza eta enpleguko teknikariarekin lotutako zereginak beteko ditu: Orientatzailea, prestakuntza-teknikaria, bitartekaria eta prospektorea.
— Zerbitzuen erabiltzaileen enplegagarritasunari buruzko gaitasunen eta diagnostikoen balorazioak egitea, enpresek gaur egun gehien baloratzen dituzten gaitasunei buruzko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak oinarri hartuta.
— Erabiltzailearen lanbide-proiektuaren identifikazioa erraztea, helburuak, estrategiak, ekintzak eta baliabideak definituz, denboralizazioa zehaztuz eta lorpen-ebidentziak identifikatuz.
— Pertsonei laguntzeko eta haien jarraipena egiteko lanak egitea, egoera bakoitza aztertuta eta haien egoera hobetzeko hainbat aukera iradokita.
— Aholkularitza ematea banaka edo taldeka, laneratzeko eta orientatzeko gai propioei buruz, merkatuaren joerei buruz, lanbide eta enplegu desberdinei lotutako lanbideei buruz, ikasketak edo prestakuntza hautatzeari buruz, enplegua lortzeko bideei buruz, enpresari aurkezteko tresnei buruz, hautaketa-prozesuari buruz, etab.
— Enplegua bilatzeko eta hobetzeko espazioak dinamizatzea, zerbitzuen erabiltzaileen beharrei modu proaktiboan erantzunez.
— Prestakuntza-planak diseinatu, koordinatu eta kudeatzea, eta erakunde eskudunei plan horiek eskatzea. Prestakuntza-ekintzak abian jartzea eta horien jarraipena egitea (ikasleak, irakasleak, laguntzaileak, gorabeherak eta abar hautatzea), eta ekintza horien ebaluazioa egitea.
— Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko baliabideak eskuratzeko prestakuntza- eta gizarte- eta lan-txostenak egitea.
— Kolektibo espezifikoei zuzendutako enpleguko eta prestakuntzako proiektuak diseinatzea, koordinatzea eta kudeatzea, lan-ingurunera hurbiltzeko.
— Enplegu-poltsa bat kudeatzea, eskura dauden eskaintzen eta enplegu-eskariaren arteko bitartekotza eginez.
— Sozietateak kudeatutako enplegu-eskaintzetarako hautagaitzak aurrez hautatzeko prozesuak egitea, eta lanpostu propioetarako edo enplegu-sustapeneko programetarako hautaketa-prozesuak egitea.
— Lurraldeko lan-merkatua ezagutzeko informazio-baliabide baliagarriak bilatzea eta eguneratzea.
— Enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako materialak ekoiztea eta eguneratzea, eta baliabide edo zerbitzu berriak garatzea.
— Lurraldeko enpresa-sarea ezagutzeko mekanismoak ezartzea, enpleguarekin lotutako beharrak eta eskariak bilduz eta aztertuz.
— Enpresekin harreman profesionalak ezartzea, prestakuntzaren eta enpleguaren eremuan lankidetza-moduak identifikatzeko.
— Sozietatearen zerbitzuak eskaintzea lurraldeko enpresa eta erakundeei (enplegu-poltsa, prestakuntza, praktiketako ikasleak, aholkularitza, etab.)
— Lurraldeko enpresetatik jasotako informazioa eta eskaerak sozietatearen zerbitzuetara transferitzea, eta alderantziz, ekintza koherenteak eta koordinatuak gauzatzeko.
— Artatutako pertsonen datuak eta aplikazio informatiko egokietan egindako lana erregistratzea.
— Eskainitako zerbitzu bakoitzerako ezarritako kalitate-prozedurak aplikatzea, beharrezko erregistroak betez eta etengabeko hobekuntzaren alde eginez.
— Lurraldeko gizarte, prestakuntza, kultura eta lan baliabideak ezagutzeko mekanismoak ezartzea.
— Gizarte-eragileen, eta lurraldeko ekoizpen eta elkarte sarearen artean harremanak sortzea eta mantentzea.
— Sareko lana sustatzea, lankidetza talde eta lankidetza sareekin koordinatuta, lan egiten den erakundearen barruan zein kanpoan.
— Administrazio-espedienteak prestatzea, kontratazio publikoaren araudiaren arabera.
— Bere eginkizunen eta lanbide kategoriaren arabera eska dakiokeen beste edozein zeregin.
Dagokion titulazioa izatea edo lortzeko eskubidea izateko ordainketa egina izatea: Lizentziatura edo Meceseko 3. Maila (Masterra) edo indarreko legeriak baliokidetzat jotako beste bat. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailako egiaztapen-titulua duela egiaztatu beharko da, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk., 2010-11-15ekoa).
a) Nazionalitatea: Nazionalitate espainiarra, edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea.
Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta zuzenbidez bananduak ez badaude.
b) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea, eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
c) Dagokion titulazioa izatea edo lortzeko eskubidea izateko ordainketa egina izatea: Lizentziatura edo Meceseko 3. Maila (Masterra) edo indarreko legeriak baliokidetzat jotako beste bat. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) Gutxienez 4 urteko esperientzia, deitutako lanpostuak dituen antzeko eginkizunak eta erantzukizunak izaten.
e) Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailako egiaztapen-titulua duela egiaztatu beharko da, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk., 2010-11-15ekoa).
f) Gidabaimena: «B» motako gidabaimena behar da indarrean.
g) Gaikuntza: Zigor espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbitzutik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan aritzeko erabateko gaitasun gabezia edo gaitasun gabezia berezia ezarria ez izatea lanbidean sartzeko, edo antzeko funtzioak izateko.
Beste Estatu batekoa bada, gaitasun gabetua ez izatea edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean aritzetik baztertzen duen diziplina zigor, zigor penal edo antzekorik ez izatea.
h) Lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da, onartutako hautagaiari Bidaso bizirikek horretarako ezarritako zerbitzuetan egingo zaion azterketaren ondoren.
Baldintza horiek baztertzaileak dira, eta horrenbestez, hautagaiek bete egin beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik eta bete tzen jarraitu prozesuaren amaiera bitarte, egiaztatu behar diren prozeduraren fasearen kalterik gabe.
Hautaketa prozesuan onartua izateko eskaerak oinarri hauekin batera I. eranskin gisa doan eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztuko dira gainerako dokumentazioarekin batera «Bidasoko Garapen Agentzia SA» Sozietateko Erregistroan, Irungo Hendaia Kalean, Ducoureau Jauregian (PK 20301), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
GAI-ZERRENDA
1. Bidasoko Garapen Agentzia.
— Nor gara?: Aurkezpena eta Antolamendu-egitura.
— Nor gara?: Kalitatea.
— Jarduketa Eremuak.
— Nor gara?: Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirikeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana.
— Agenda: Ekitaldien agenda.
— Agenda: Ikastaroak eta tailerrak.
— Nor gara: Jardueren memoriak eta datu sozioekonomikoak: 2017, 2018, 2019 eta 2020.
2. 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu ari buruzkoa.
3. 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dituena.
4. 156/2021 Dekretua, ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.
5. Enpleguaren Euskal Estrategia 2030.
6. 1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
7. 7/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna onartzen duena.
8. 82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskadin Enplegurako Lanbide Heziketa antolatzen duena.
9. 30/2015 Legea, irailaren 9koa, Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duena.
10. 694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea gara tzen duena.
11. 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena.
12. 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen testu bategina onartzen duena.
13. Enpleguari buruzko Euskal Legearen aurreproiektuaren testua aldez aurretik onarmena.