Egoitza elektronikoa

Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko ofizialen lanpostuak betetzeko lan-poltsa

2022/01/28 - 2022/02/17
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gipuzkoako Foral Aldundia
Lehiaketa:
Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko ofizialen lanpostuak betetzeko lan-poltsa
Lanpostua:
Ofiziala
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Unibertsitate graduko edo doktoretzako, lizentziaturako, ingeniaritzako edo arkitekturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

b)    Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c)    Unibertsitate graduko edo doktoretzako, lizentziaturako, ingeniaritzako edo arkitekturako titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioak izanez gero, haien homologazioaren egiaztagiria izatea.

Azken baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea. 

d)    Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, oinarri hauekin batera doan I eranskinean jasotzen den eskakizunen eta bazterketen taularekin bat.        

Hautaketa prozesuan parte hartzeak esan nahi du izangaiak baimena ematen duela gaitasun funtzional hori egiaztatzeko beharrezkoak diren proba guztiak egiteko. Arestian aipatutako proba eta errekonozimendu medikoak egiteari uko egiteak hautaketa prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.         

e)    Diziplina espedientearen bitartez inolako Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita edo eginkizun publikoak burutzeko ezgaiturik ez egotea.

Beste estatu bateko herritarra bada, ezgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

f)    3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

g)    B motako gidabaimena indarrean edukitzea.

h)    Hautaketa prozesuan parte hartzeagatik ezarritako tasa ordaindu izana.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabidea eta 6.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak aurkezteko, interesdunak hautaketa prozesu honetarako berariaz prestatuta dagoen inprimaki elektroniko batean sartu behar dira, zeina eskuragarri egongo baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean. https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa.

Deialdia
Gaiak:

Berariazko araudia:

 1. gaia.   1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

 2. gaia.   Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI). 2015eko urtarrilaren 23ko testu finkatua.

 3. gaia.   Larrialdiei aurre egiteko Euskal sistemaren taktika operatiboak.          
https://www.euskadi.eus/larrialdi-euskal-sistema-taktika-operatiboak/web01-a2larri/eu/

 4. gaia.   277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko. 21/2019 Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita larrialdi egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua.             

 5. gaia.   513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontrako babes instalazioen erregelamendua  onartzen duena.

 6. gaia.   314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena. Oinarrizko dokumentua, Segurtasuna suteen kasuan (DB-SI). Dokumentu osoa, eranskinik gabe (SI1-SI2-SI3-SI4-SI5-SI6).

 7. gaia.   2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Establezimendu industrialetako suteen aurkako segurtasunari buruzko araudia onartzen duena.              

Gai tekniko espezifikoak, Guadalajarako suhiltzailearen eskuliburua: http://www.ceisguadalajara.es/category/documentacion/

 8. gaia.   Suteen eskuliburua. 1. zatia: Suaren teoria. 1. eta 2. kap.

 9. gaia.   Suteen eskuliburua. 2. zatia: Hidraulika. 1. eta 2. kap.

10. gaia.   Suteen eskuliburua. 3. zatia: Barruko suteak. Suteen aireztapena. 1., 2., 3. eta 4. kap.

11. gaia.   Suteen eskuliburua. 4. zatia: Tuneletako suteak. 1., 2. eta 3. kap.

12. gaia.   Suteen eskuliburua. 5. zatia: Sute industrialak. 1., 2., 3. eta 4. kap.

13. gaia.   Suteen eskuliburua. 6. zatia: Landare suteak. 1., 2., 3. eta 4. kap.

14. gaia.   Arrisku teknologikoen eta laguntza teknikoen eskuliburua. 1. zatia: Eraikinak. 2., 3. eta 4. kap.

15. gaia.   Arrisku teknologikoen eta laguntza teknikoen eskuliburua. 2. zatia: Egitura kolapsatuak. 1., 2., 3. eta 4. kap.

16. gaia.   Arrisku teknologikoen eta laguntza teknikoen eskuliburua. 7. zatia: NEBK. 1. eta 2. kap.

Zerbitzuaren prozedurak:

17. gaia.   Alderdi Operatiboaren Kudeaketa eta Agintaritza sistema (AOKA) - A atala: operatiboa antolatzeko esparrua eta oinarrizko jarraibideak.

18. gaia.   (AOKA) - A atala: I. eranskina: Bitartekoen bulego automatikoko koadroak, mailen eta ezbehar moten arabera. II. eranskina: zerbitzuko parkeen estalduren mapa.

19. gaia.   Alderdi Operatiboaren Kudeaketa eta Agintaritza sistema (AOKA). B atala: Kudeaketa operatiboa eta agintea (GOM). 0 - 1 - 2 - 3 - 4.3 - 4.4 - 4.5 eta 5 atalak.

Beste argitalpen tekniko batzuk. Agintarientzako prestakuntza baliabideak. Ediciones GPS.

20. gaia.   Kudeaketa operatiboko tresnak esku-hartzeetan.