Pertsonen kudeatzailea
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Pertsonen arduradunaren mende dagoelarik, Pertsonen sailean esku hartuko du batez ere langileak gehitzeko prozesuetan, aukeraketan, harreran eta nazioarteko laneko kontratazioa formalizatzeko lanetan laguntza emanez. Giza baliabideei buruzko hainbat politika diseinatzen eta ezartzen lagunduko du, bai eta BasqueTrade erakundearen nazioarteko errealitatean talentu- eta garapen-proiektuak garatzen ere.
Eginkizunak:
- Bilbon eta Kanpoko Sarean hautaketa-prozesuak kudeatzea (lanpostu hutsak argitaratzea, CVak berrikustea, elkarrizketak egitea eta abar), kontratazio-politika betetzen dela bermatuz.
- Langileen administrazio-kudeaketa koordinatzea, on/off boarding prozesuak, dokumentazioa eta langile berrientzako orientazioa barne.
- Altak, bajak eta kudeaketa-adierazleen jarraipena eta betetzea kudeatzea.
- Langile-taldearen plangintzan parte hartzea eta kontratazio publikoko prozesuetarako eskatutako txostenak egitea.
- Giza baliabideen informazio-sisteman datuak eguneratuta edukitzea, informazioaren kalitatea eta zehaztasuna zainduz.
- Laneko giroari eta emaitzen analisiari buruzko inkestak egiten laguntzea.
- Lan-harremanen kudeaketan eta langileen gorabeherak konpontzen euskarria ematea.
- Giza baliabideen kudeaketarako softwarea eta soluzio digitalak garatzen eta ezartzen parte hartzea.
- Urteko prestakuntza-planean laguntzea, e-learning plataformak eta garapen-programak barne.
- Barne-komunikazioko planetan, ekitaldiak antolatzen eta tresna digitalak (intranet, sare sozialak eta abar) mantentzen laguntzea.
Unibertsitateko goi-mailakoak
Euskarako B2 titulua edo baliokidea, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.).
- 3-4 urteko esperientzia giza baliabideetan eta hautaketa prozesuetan.
- Oso modu positiboan baloratuko da hautaketan izandako esperientzia, bai eta arloko prozesu digitalak, langilearen ataria eta soluzio teknologikoak ezarriz eta hobetuz arloaren eraldaketa digitalean egindako ekarpena ere.
- Euskarako B2 titulua edo baliokidea, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.).
- Ingeleseko B2 titulua edo baliokidea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.). C1 mailak aldeko balorazioa jasoko du.
GAITASUNAK
- Talde-lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza.
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Lorpenerako orientazioa
- Gaitasun analitikoa
ZER ESKAINTZEN DEN
- Gehienez 12 hileko aldi baterako kontratua lanaldi osoan.
- Lan-giro ona.
- Prestakuntza enpresaren kargura.
- Berehala lanean hastea.