Pertsonen eta sareko zerbitzuen kudeatzailea
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Pertsonen Arduradunaren agindupean, Agentziako Giza Baliabideen arloko eredua, estrategia eta giza baliabideetako politika orokorrak eta lan-politikak diseinatzen, ezartzen eta garatzen lagunduko du. Era berean, agentziak kanpoko sareko herrialde ugarietan dituen lan-harremanak eta kudeaketa-zerbitzuak bideratzen lagunduko du, sailarekin zerikusia duten proiektuak garatuz.
Eginkizunak:
Sailaren garapena
- Giza Baliabideen garapen-plana eta urteko kudeaketa-plana planifikatzen, antolatzen, garatzen eta ezartzen laguntzea, baita enpresaren kudeaketa-adierazleak lortzen ere.
- Negozio-unitate eta kanpo-sare guztietan Giza Baliabideetako politikak eta prozesuak homogeneizatzen direla bermatzea, antolamendu eta lan-prozesuak eta politikak prestatuz eta Bilbon eta kanpoko sarean indarrean dagoen araudia betetzen dela zainduz.
Lan-harremanak
- Agentziaren lan harremanak kudeatzen eta gauzatzen laguntzea nazioarteko araudi mailako erregimen ugarietan.
- Nazioarteko lan arloko aholkulariak kudeatu eta gainbegiratzea, kontratuak eta espedienteak legeak ezarritako moduan aplikatzen direla bermatuz, herrialdeko araudiak xedatutakoa betez.
- Lan-kontratu orokorrak garatzea eta egitea, eta bulegoekin, hala badagokio, langile berrien dokumentazioa kudeatzea eta espedientea irekitzea.
- Bilboko hitzarmen kolektiboaren kudeaketa eta kanpo-sareko araudiak.
- Bilbon eta kanpoko sarean soldata-politikaren kudeaketan, garapenean eta kontrolean laguntza ematea, zehaztutako laneko eta/edo herrialde bakoitzeko kontratu mailako eskakizunak betetzen direla bermatuz.
- Enpresaren aldetiko dokumentazioa prestatzea administrazioko-erakundeen aurrean (funtzio publikoko eskaerak eta/edo eskaera judizialak.
Langileen administrazioa eta lan-arriskuen prebentzioa
- Bilboko eta kanpoko sareko langileen kontratazioa, lan-kontratuen desegiteak eta berritzeak behar bezala egitea kudeatzea, Gizarte Segurantzarekin eta beste edozein erakunderekin egin beharreko kudeaketak koordinatuz eta betebeharreko lan eta/edo zerga zereginak betez sistema eta/edo herrialde ezberdinetan.
- Nominen eta Gizarte Segurantzaren informazio integratua eta orokorra ematen duten kontrol-sistemak eta/edo tresnak ezartzea, finantza arloarekin lankidetzan, nominak hilero behar bezala ordaintzen direla gainbegiratuz eta ziurtatuz, eta hitzarmen kolektiboa eta/edo dagokion lan arloko legeria aplikatzen dela bermatuz.
- Baimenen, oporren, absentismoaren eta abarren kudeaketarako nazioarteko ordutegi-ataria diseinatu, ezarri eta kontrolatzea eta, beharrezkoa bada, erakunde sozialekiko elkarreragina kudeatzea.
- Agentziaren laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa osoa egitea eta prebentzioko eta berdintasuneko protokoloetan laguntzea, dagokion herrialde bakoitzean ezarritako legeria betetzen dela zainduz.
- Dagokion esparruan, KPIak eta langileen reportinga diseinatu eta prestatzea (honako adierazle hauek: txandakatzea, alta eta baja kopuru, besteak beste).
Unitateari laguntza ematea
- Unitatearen digitalizazioa zaintzea, datuen eraginkortasuna eta kontrola erraztuko duten tresna globalak ezarriz, eta pertsonen ERP/software bat ezartzen parte hartuz, giza baliabideen eta erakundeen informazio guztia integratzeko helburuarekin.
- Erakundearen kultura garatzen parte hartu beharko du ingurune kulturaniztunean eta multilokalizatuan, honako hauekin lotutako proiektuetan arloari laguntza emanez: kultura, compliance, berdintasuna eta BasqueTrade markaren garapena, besteak beste. Halaber, laguntza eman beharko du beste arlo hauetan: harrera-plana, garapena eta prestakuntza, beharrezkoa denean.
- Saileko dokumentazio juridiko-laborala (eskaintzak, funtzio publikoko txostenak, lizitazioak, besteak beste) garatu eta gainbegiratzea, eta arloari buruz eskatzen diren txostenak ebaluatu eta idaztea.
Zuzenbideko unibertsitate-prestakuntza
- 5 urteko esperientzia kalitate-sailean eta/edo kudeaketa-eredu aurreratuak ezartzen.
- B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
GAITASUNAK
- Taldeko lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Lorpenerako orientazioa
- Gaitasun analitikoa
ZER ESKAINTZEN DEN
- Kontratu mugagabea lanaldi osoan.
- Lan-giro ona.
- Prestakuntza enpresaren kargura.
- Berehala lanean hastea.