Pertsona arloko proiektuetako teknikaria
Bizkaia
Idazkaritza Nagusiaren eremuan egingo du bere jarduera, eta Pertsonen arloko lantaldeko kide izango da. Ihoberen pertsonen kudeaketa aurreraturako tresnen eta jardueren diseinuan, hedapenean, jarraipenean, ebaluazioan eta hobekuntzan lagunduko du, eginkizun nagusiak hauek bere gain hartuta:
• Ihoben pertsonen kudeaketari lotutako estrategiak eta planak diseinatzea, horien segimendua egitea, eta hobetzea.
• Pertsonak hautatzeko eta pertsonei harrera egiteko jarduerak hedatzea eta koordinatzea.
• Pertsonen ezagutza eta trebetasunak planifikatzea eta garatzea.
• Pertsonen konpromisoa bultzatuko duten baldintzak sortzea, konfiantzazko, errespetuzko, komunikazioko, partaidetzako, ahalduntzeko, elkarlaneko, aintzatespeneko eta itxaropenen argitasuneko ingurunea sustatuz.
• Pertsonen lidergo gaitasuna handitzea.
• Pertsonei arreta ematea.
• Langileen administrazioko alderdiak kudeatzea: kontratazioa, altak eta bajak, nominen eta gizarte aseguruen balidazioa, zergak eta legezko beste betebehar batzuk, baimenak, lizentziak, gastuak.
• Beren lan eremuan ezarritako segurtasunari, berdintasunari, euskarari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko politikak hedatzen laguntzea.
Unibertsitateko lizentziatura edo gradu baliokidea
- Euskarako B2 maila, gutxienez.
- Ingeleseko B2 maila, gutxienez.
Honako ezagutza eta/edo lan esperientzia hauek baloratuko dira:
- Formakuntza espezializatua, pertsonen kudeaketari lotutako eremuetan.
- Garapen profesionaleko, jardunaren ebaluazioko eta talentuari eusteko programak/proiektuak.
- Motibazioa eta lantaldearen kohesioa garatzeko programak/proiektuak.
- Kultura korporatiboa aldatzeko prozesuak. Pertsonen kudeaketan prozedura hobekuntzak eta tresnak planteatzearen eta garatzearen baliokideak diren prozesuak hobetzearen ildoko ibilbidea.
- MGA-Pertsonak. Pertsonen kudeaketa, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari jarraituz.
- Lan legeriari, lan arriskuen prebentzioari eta kontratazio modalitateei buruzko oinarrizko ezagutzak.
6374 erreferentzia www.campo-ochandiano.com webgunearen bidez
Ez dira aurrez aurre eskabideak jasoko.