Egoitza elektronikoa

Peritu judiziala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-Oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Peritu judiziala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-Oposizioa)
Lanpostua:
Peritu judiziala
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 19 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Edozein gradu, lizentzia edo diploma titulu.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 21. apartatuan jasotzen da. 
Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa. 

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat. Esperientziagatik gehienez 62 puntu emango dira, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira peritu judizialen A taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak —Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne— eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, zerbitzuok funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan. 

Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko peritu judizialaren lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu emango dira ikasketa-eremu guztietako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza teknikoa eta arkitektura teknikoa), sartzeko alegatutako tituluaz bestelakoa, gehienez 10 puntu izan arte:

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako peritu judizialen lan-poltsetan egoteagatik. (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Bibliografia (PDF, 321 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

  1. Perituaren figura Bulego Judizialean. Peritu-jardunari buruzko oinarrizko legeria. Peritu judizialaren eginkizunak. Peritu judizialen eskubideak eta betebeharrak.
  2. Peritu-froga. Kontzeptua. Peritu-txostena: ezaugarriak eta atalak.
  3. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren eta probintzia-auzitegien antolaketa eta eskumena. Hauen antolaketa eta eskumena: lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, zigor-arloko epaitegiak, administrazioarekiko auzien epaitegiak, lan-arloko epaitegiak, espetxe-zaintzako epaitegiak, adingabeen epaitegiak, merkataritza-arloko epaitegiak eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.
  4. Prozedura penalak Prozedura Kriminalaren Legean: prozedura arrunta; prozedura laburtua; epaimahaiaren prozedura. Delitu arinei buruzko judizioak; Delitu arinei buruzko berehalako judizioak; Judizio azkarrak; Betearazpena prozesu penalean. Erantzukizun zibileko pieza prozesu penalean.
  5. Ondasun higiezinen kontzeptua eta motak. Balorazio-prozesu orokorra. Balioaren esanahi desberdinak. Balio justua. Gainbalioa
  6. Eragin-balioa: kontzeptua, esanahia eta bilaketa-metodoa. Higiezinen amortizazio eta balio-galera motak: balioaren koefiziente zuzentzaileak. Zortasunak.
  7. Hiri-eraikinen balorazioa: balorazio sintetikoa edo balioaren zenbatespena eta balorazio analitikoa. Finka aurrituen balorazioa. Balio justua. Mehelina jabekidetza gisa.
  8. Landa-finken balorazioa: nekazaritza-finka baten balio erreala zehazten duten aldagaiak. Edafologiako oinarrizko ezagutzak. Nahitaezko desjabetzea. Zortasunak.
  9. Hirigintza-balorazioa: hasierako balioa eta hirigintza-balioa. Lurzoruaren jabetzaren hirigintza-araubidea, hirigintza-balorazioak, desjabetzeak eta kalte-ordainak emateko kasuak. Mugatzeak.
  10. Eskubideen balorazioa: azalera-eskubidea. Lurgain-eskubidea, usufruktuak, administrazio-emakidak, jabetza soila, erabilera eta habitatzea, eta finantza-errentamendua, erosteko aukerarekin (leasing). Negozio baten eskualdatzearen balorazioa. Interdiktuak. Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak.
  11. Ondasun higigarriak: kontzeptua eta motak.
  12. Objektua baloratzea: objektuaren deskribapenak, informazioa biltzea eta honako hauek aplikatzea: balio-galera, amortizazioa, merkatuko prezioak, zaharkitzea, bizitza baliagarria. Kalteen tasazioa versus objektuaren tasazioa.
  13. Honako hauen definizioa eta bereizketa: balio erreala, berritako balioa, hondar-balioa, berrezarpen-balioa, kontabilitate-balioa, objektuaren prezioa. Horiek zehaztea.
  14. Balio judizialak. Enbargoak eta enkanteak. Fakturak egiaztatzea, erkatzea eta tresnen zerrendaren lekukotza egitea.
  15. Markak faltsutzea eta imitatzea. Haien prezioak merkatuan. Hauek arteko desberdintasuna: dekorazio-objektuak, antzinako gauzak eta artelanak. Bitxiak eta imitaziozko bitxiak. Makineria eta ekipo elektronikoak baloratzea. Bizitza baliagarria. Baloratzeko kontuan hartu beharreko kontzeptuak eta ezaugarriak.
  16. Bitxi baten balorazioa. Baloratzeko kontuan hartu beharreko faktoreak.
  17. Metal preziatuak. Urrea (propietateak, legeak eta aleazioak). Zilarra (propietateak, legeak eta aleazioak). Platinoa (propietateak, legeak eta aleazioak). Bitxigintzan erabiltzen diren beste metal batzuk: platinoaren taldeko metalak: paladioa eta errodioa.
  18. Harribitxiak: diamantea, errubia, zafiroa eta esmeralda. Kontzeptu orokorrak: hiru taldeen ezaugarriak: diamantea, beriloa (esmeralda eta korindoia (errubia eta zafiroa). Inklusioak. Tratamenduak. Produktu sintetikoak eta gema horien imitazio ohikoenak. Diamantea. Taillatze-motak. Diamantea baloratzeko irizpideak. Esmeralda. Taillatze-motak. Esmeraldak baloratzeko irizpideak. Errubia eta zafiroa. Taillatze-motak. Baloratzeko irizpideak.
  19. Harri erdibitxiak: akuamarina, topazioa, granatea, turmalina turkesa, lapis lazulia, kuartzoaren taldea (ametista, zitrinoa), kaltzedonia (krisoprasa, agata, onizea). Ezaugarri orokorrak.
  20. Jatorri organikoko perlak eta harriak. Landutako perlak. Baloratzeko kontuan hartu beharreko faktoreak. Imitaziozko perlak. Korala. Anbarra eta marfila.
  21. Imitaziozko bitxigintza. Kontzeptu orokorrak. Imitaziozko bitxigintzan erabiltzen diren metalak. Txapatu-motak.
  22. Motor-motak: elektrikoa, gasolina eta diesela. Haien ezaugarriak.
  23. Ibilgailuaren identifikazioa peritu-txostena egiteko. Identifikazio-plaka. «Vin»aren esanahia, egitura eta ezaugarriak: «wmi», «vds» eta «vis». Eraikitzailearen plaka.
  24. Ibilgailuaren balorazioa. Haren salmenta-balioa eta erabilera-balioa. Bizitza baliagarriaren amaiera.
  25. Kalteen peritazio-sistemak.
  26. Ibilgailu baten karrozeria: haren zatiak, konponketa eta aldaketak. Ibilgailua pintatzeko prozesua.
  27. Ibilgailua bankada bidez konpontzea: haren oinarriak.
  28. Direkzioa, esekidura, balaztak eta pneumatikoak: ezaugarriak, anomalien diagnostikoa eta konponketa-eragiketak.
  29. Enbragea eta abiadura-kaxa: ezaugarriak, anomalien diagnostikoa eta konponketa-eragiketak.
  30. Errekuntza-motorra duen ibilgailuaren elektrizitatea: abioa eta piztea. Matxurak eta konponketa.