Peoi espezialista
Bizkaia
— Ofizialen zuzendaritzapean obra-brigadari dagozkion lanak, konponketak edo edozein motatako obrak egitea.
— Materialak kargatu eta deskargatzea eta obra-hondakinak kentzea.
— Arekak, postontziak, ur-biltegiak, kutxatilak, putzuak, estolda-zuloak, saneamendu-hodiak, sastrakak eta sasiak garbitzea.
— Kioskoak, oholtzak, hauteskundeetarako kabinak, eta abar muntatzea.
— Iturgintzako, igeltserotzako, Dumperraren maneiuko eta biltegiratzeko lan osagarriak egitea, eta ehorzle ofizialaren laguntzaile izatea.
— Era berean, lanpostuaren kualifikazio-profesionalaren araberakoak diren lanak gauzatzea.
Eskola-ziurtagiria, eskola-graduatua edo baliokidea.
1. hizkuntza-eskakizuna hautazkoa
1. Baldintza orokorrak
Deialdietako kidego eta eskalarako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza orokorrak eta oinarri espezifikoetako baldintzak ere bete behar dituzte:
a) Nazionalitatea: Espainiar nazionalitatea izatea.
a.a) Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.
a.b) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.
a.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.
a.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, a.a) atalean zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lan-egokitzapenak egin behar badira ere.
c) Adina: Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
d) Gaikuntza: Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.
Beste estatu bateko kide direnei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzeko egoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.
e) Titulazioa: Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.
f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.
g) Hautaketa-prozesu bakoitzeko oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerako baldintza guztiak.
Eskabideak Udalbatzako presidenteari zuzenduta aurkeztu beharko dira, hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
GAITEGIA
Azterketetako galderen erantzunak eman beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean indarrean dagoen legeriaren arabera.
1. gaia: Igeltserotza: peoiaren zereginak. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Aingurak (igeltsua, zementua, karea: definizioa). Aridoak, adreiluak: definizioak eta motak. Aglomeratuak (mortero sinpleak, hormigoizko masa eta hormigoi armatua).
2. gaia: Elektrizitatea: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Zereginak.
3. gaia: Arotzeria: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea.
4. gaia: Iturgintza: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Zereginak.
5. gaia: Muskiz: udalerriaren inguruko ezagutza. Mapa eta kaleak.
6. gaia: Laneko Arriskuen Prebentziorako 1995eko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Definizioak (4. artikulua. Lan arriskuen aurka babesteko eskubidea. Prebentziorako ekintza printzipioak (14 eta 15. artikuluak).
7. gaia: Langile publikoen eskubideak. Banakako eskubideak. Kolektiboki gauzatzen diren eskubide indibidualak. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, 14 eta 15. artikuluak).
8. gaia: Langile publikoen betebeharrak. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, EPOEko 52., 53. eta 54. artikuluak).
9. gaia: Negoziazio kolektiboan jarduteko, ordezkariak izateko eta instituzioetan parte hartzeko eskubidea. Biltzeko eskubidea. Printzipio orokorrak. Langile lan-kontratudunen negoziazio kolektiboa, ordezkaritza eta parte-hartzea. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, EPOEko 31. eta 32. artikuluak).
10. gaia: Martxoaren 22ko 3/2207 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun erangigarrirakoa. Legearen xedea. Aplikazio-esparrua. Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa. Administrazio Publikoen jardute-irizpideak. (1., 2., 3. eta 51. artikuluak).
11. gaia: Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
12. gaia: Espainiako Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolaketa: printzipio orokorrak. Toki-administrazioa.