Partaidetzapeko enpresen teknikari analista
Bizkaia
Inbertsio Arloko arduradunaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:
• Inbertsioak eta desinbertsioak aztertzea. Enpresa ez-finantzarioen kapitalean parte hartzeari buruzko erabakia hartzeko beharrezkoak diren enpresa balorazioko txostenak egitea.
• Txostenak eta urteko oroitidazkiak egitea, gai hauek lantzeko: a) partaidetzapeko enpresen zorroaren segimendua; eta b) Euskadiko enpresa sektorearen bilakaera. Lan horretan, inbertsioetako arduradunari lagunduko dio, eta Finantza Estrategiaren arduradunarekin lankidetzan arituko da.
Gradua edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batean:
o Administrazioa eta enpresak
o Ekonomia
o Finantzak eta aktuariala
o Finantzak eta kontabilitatea
Zer eskatzen den:
• Gradua edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batean:
o Administrazioa eta enpresak
o Ekonomia
o Finantzak eta aktuariala
o Finantzak eta kontabilitatea
• Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 2 urtekoa.
• Ezagutzak:
o Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea. Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.
• Ingeleseko B2 maila.
Aintzat hartuko ditugu:
• Euskara jakitea.
• Finantza arloko masterra edo berariazko heziketa; eta enpresa balorazioan esperientzia izatea.