Egoitza elektronikoa

Osasuneko/ Animaliategiko Goi Mailako Teknikarien Lan Poltsa

2025/03/24 - 2025/04/02
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Lehiaketa:
Osasuneko/ Animaliategiko Goi Mailako Teknikarien Lan Poltsa
Lanpostua:
SGIkerreko Goi mailako Teknikaria
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Taldea:
1
Titulazioa:
  • Titulu hauetakoren bat izatea, edo eskaera‐orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Betebeharreko titulazioa: gradua edo lizentzia, edo arkitektura edo ingeniaritza, organo ofizial eskudunak emana. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
  • Otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluan aurreikusitako gaikuntza izatea, a) animalien zaintza, b) eutanasia eta c) prozedurak egiteko eginkizunetarako, martxoaren 20ko ECC/566/2015 Aginduaren arabera. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da. Eskatutako gaikuntzetarako zati teorikoa egiaztatzen duen diploma dutenek, a, b eta c eginkizunetarako zati praktikoari buruzko gaikuntzarik ez badute, behar diren orduak egingo dituzte gainbegiratuta, kontratazioa egiten den campusa edozein dela ere.
Hizkuntza eskakizuna:

Euskara merezimendutzat joko da.

Beste baldintza batzuk:

Prozesuaren oinarrietako 2. puntuan adierazitako betekizun guztiak.

Oharrak:

Lanpostu jakin batzuetarako betekizun espezifikoak daude:

72 Doktoregoa eta otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluan aurreikusitako gaikuntza, a) animalien zaintza, b) animalien eutanasia, c) prozedurak egitea eta d) proiektuen eta prozeduren diseinua funtzioetarako.

55 Otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluan aurreikusitako gaikuntza, animalien ongizatea eta zaintza «in situ» gainbegiratzeko erantzukizuna bere gain hartzeko e) eginkizunerako.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskariak bide elektronikoa/Internet bidez bakarrik aurkeztuko dira, eskabidea bidaltzeko aukera baliatuz, inprimakia bete ondoren, Langileen Atarian sartuta ( https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp).