"Oporretan euskaraz" programako Koordinatzaileak eta Begiraleak kontratatzeko lan-poltsa
Gipuzkoa
1. Lan-poltsa: Oporretan euskaraz programarako koordinatzaile eta begiraleak. Begiraleek honako ataza hau ek egingo dituzte Oporretan Euskaraz programan:
— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu
— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egin.
— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamenduarauak betearazi beharko dituzte.
— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.
— Haur guztien parte-hartzea sustatu.
— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomía garatzen lagundu.
— Euskararen erabilera sustatzea udaleku guztian zehar eta egiten diren ekintza guztietan.
— Udalekuetan parte hartzen duten umeen guraso eta arduradunei egunerokotasunean sortarazten zaizkien zalantzei erantzu tea.
Udaleku irekietan koordinatzai eari dagokionez, aurreko atazak egiteaz gain:
— Begirale taldea zuzenduko du.
— Udaleko Gazteria Teknikariarekin koordinazio lanak egingo ditu eta horretarako behar haina bilera egingo ditu. Udaleku irekietako plangintza eta balorazio txos ena aurkeztuko dizkio Gazteria Teknikariari.
2. Lan-poltsa: Gaztezuloko errefortzu begiraleren lan-poltsa. Zizurkilgo Udaleko Gazteria Saileko Gaztezuloko espazioan errefortzuko begirale bezala beharrezkoak izango dira urtean zehar antola tzen diren ekintza eta irteera desberdinetarako. Oporretan Euskarazeko lan poltsa ko zerrenda errespetatuko da. Puntualki antola tzenden eski irteerarako hurrengo formazioa baloratuko da:
— Eski irteera: Eski maila aurreratua.
— Hondar tza/Igerulekura Irteera: Igeriketa maila aurreratua.
— Irristaketa irteera: Irristaketa maila aurreratua
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Udaleku irekietan koordinatzaile izateko baldintza berezia: Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Diploma edo Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen tituluak (ikus https://www.gipuzkoa.eus/eu/ web/gazteria/programak/tituluak). Eskatzen den baldintza hau izena emateko epea amaitzen denerako beteta eduki behar da.
B2 Euskara Eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.
Onartuak izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.
b) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atze rrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da. Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuan beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenetan ezarritakoan langabeziari. Izangaiei dagokie azterketa hori egiaztatzea
d) B2 Euskara Eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.
e) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.
f) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea galarazteko.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbuutzita.
h) Sexuizaerako delituengatik zigor-aurrekaririk ez izatea.
i) Aisialdiko titulua. Haur eta gazteen aisialdiko monitore homologatuaren titulua.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira aipatutako baldintza guztiak
Udaleko webgunean (www.zizurkil.eus)
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak Zizurkilgo Udalaren arreta eta erregistro Zerbitzuan (T. Hernandorena 6 eta Ernio bidea 9A behea - 20159 Zizurkil), 8:00etatik 14:00e - tara, eta webgunean (www.zizurkil.eus) emango den ere du ofizial eta normalizatura egokituko dira, eta oinarri hauei eranskin gisa erantsiko zaizkie. Eskabideak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak gutunazal irekian aurkeztuko dira, postako langileek data eta zigilua jar diezaieten eskabideak aurkezteko epearen barruan. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskabideak posta-bulegoan entregatu ziren egunean sartu zirela Zizurkilgo Udaleko Erregistroan.