Eginkizunak.
Eskola-ziurtagiria izatea.
Eskatutako euskarazko 1. hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria.
Eskakizun hau 1. hizkuntza eskakizunaren pareko mailari dagokion azterketa eginez egiaztatu ahal izango da hautaketa prozesuaren barne; nolanahi ere, hizkuntza eskakizunaren edo baliokidearen jabe dela egiaztatzen duenak ez du azterketarik egin beharko, horretarako, izangaiek inguruabar hau beren eskaeran jasoarazi beharko dute, eta eskaerarekin batera dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
B gidatzeko baimena izatea.
B gidatzeko-baimena 2009ko abenduaren 8koa baino beranduago ateratakoa baldin bada C1 gida-baimena ere izan beharko da (CAPa ez da derrigorrezkoa baldintza bezala, bai ordea merezimendu gisa C1 gida-baimena puntuagarria izateko, beti ere legeak markatutako epeen arabera horretara derrigortuta daudenak).
Hautaketa prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Usurbilgo Udaleko alkate-lehendakari jaunari zuzenduko dizkiote onartua izateko eskabideak. Eskabideak Oinarri hauen I. Eranskin gisa doan inprimaki ofizialaren arabera aurkeztu beharko dira.
Instantziak, behar bezala beteta eta izenpetuta, Usurbilgo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako moduetan aurkeztuko dira. Lan poltsaren deialdia eta oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 20 egun naturaleko epean.
Eskabideak posta bulegoetan aurkezten badira, epea amaitu baino lehenago egin beharko da, gutun azal irekian, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilua eman diezaien. Horrela eta ez bestela ulertuko da postetxean aurkeztutako egunean sartu zirela eskabideak.
GAITEGIA