Egoitza elektronikoa

Ofizioetako ofiziala

2021/12/09 - 2022/01/05
Inprimatu
Amorebieta
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Amorebieta-Etxanoko Udala
Lehiaketa:
Ofizioetako ofiziala
Lanpostua:
Ofizioetako ofiziala
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatua titulua izan edo lortzeko moduan izan, eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako.

Hizkuntza eskakizuna:

Nahitaezko 2. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

1. Baldintza orokorrak

1.1. Deialdietako kidego eta eskalarako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza orokorrak eta oinarri espezifikoetako baldintzak ere bete behar dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.

a.a.) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.

a.b) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.

a.c) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.

Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.

e) Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea.

Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen eta indarrean dagoen Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Langabezian daudenek (lan bizitzaren agiria erakutsi beharko dute) edota barne promozio bidez lanpostua eskuratu nahi dutenek, ez dute tasa ordaindu beharrik izango.

Hautagai bakoitzak berari dagokion tasa ordaindu beharko du, aurkeztu nahi den plaza bakoitzeko.

1.2. Aipatu betekizunak eskariak aurkezteko epea amaitzen denean izan beharko dira eta betekizun horiek bete beharko dira hautaketa prozedura osoan, izendapenera arte. 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak eredu ofizial eta normalizatuetan egingo dira. Ereduok Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan doan eskuratu ahal izango dira (Herriko Plaza, z.g.). Web orri honetan ere eskuragarri egongo dira: www.amorebieta.eus

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira (HAZ) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 art.ak adierazitako lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

I. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA OROKORRA

1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko printzipioak. Oinarrizko eskubide eta askatasunak.

2. gaia. Estatuaren lurralde antolamendua. Printzipio orokorrak.

3. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa. Kontzeptua eta izaera. Euskadiren eskuduntzak.

4. gaia. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea. Udalerria: lurraldea eta biztanleria.

5. gaia. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea. Udalaren antolaketako oinarrizko organoak: alkatea, alkateordeak, Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea.

6. gaia. Emakumeen eta Gizonenen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Emakume eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa. Printzipio orokorrak. 18-22 artikuluak.

II. ERANSKINA

GAI ESPEZIFIKOAK

7. gaia. Saneamendu sareak eta hustubideak. Instalazioa, dimentsioa eta materialak.

8. gaia. Iturgintzako oinarrizko kontzeptuak. Emariak eta kontsumoak, abiadura eta sekzioa. Presioa, presioa-altuera erlazioa, karga-galerak, ariete-kolpea. Neurketa-unitateak.

9. gaia. Hornidura-instalazioen elementuak. Hodiak eta osagarriak, andelak, ponpaketak, balbulak eta kontrol-gailuak, txorrota sanitarioak, kontagailuak, ur-tangak, etab. Mantentze-lanak, kontrola eta konponketak.

10. gaia. Ur hornidura jagotea. UCV eta legionellaren prebentzioa.

11. gaia. Hiriko altzariak eta herri-lanetan ohikoak diren materialak. Motak eta ohiko konponketak.

12. gaia. Obrako makineria eta tresnak.

13. gaia. Bide publikoan elementu mugikorrak muntatzea. Aldamioak, tribunak, agertokiak, karteldegiak, etab.

14. gaia. Igeltserotza lanak. Trenkadak, luzituak, zarpiatuak, alikatatuak, pladurra.

15. gaia. Paramentuak, metalak edo zura prestatzea eta pintatzea edo bernizatzea. Materialak. Pintura motak. Tresnak. Faseak.

16. gaia. Obrako ibilgailuak, tresnak eta makineria mantentzeko oinarrizko mekanika.

17. gaia. Obretako brigadaren ohiko zereginetan laneko arriskuen prebentzioa. Produktu toxikoak edo arriskutsuak. Babes pertsonala eta kolektiboa.

18. gaia. Planoak irakurri eta interpretatzea. Eskala. Hainbat elementuren adierazpen grafikoak.

19. gaia. Elektrizitateko oinarrizko kontzpetuak. Elementu elektrikoak dauden lanetan kontuan hartu beharreko alderdiak eta segurtasun-neurriak.

20. gaia. Lorezaintza, sasiak kendu eta moztea. Oinarrizko kontzeptuak eta tresnak erabiltzea.