Ofizioen ofizial ,Igeltseroa
Araba
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea.
Lehen hizkuntza eskakizuna, ez derrigorrezkoa.
a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukan estaturen bateko nazionalitatea edukitzea. Bidenabar, Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahalko dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, baldintza berdinetan, bi horietako ondorengoek ere parte hartu ahalko dute, hogeita bat urte baino gutxiago badute edo adin horretatik gorakoak, mendekotasuna badute.
b) Gaitasuna: Lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea; beharrezko gaitasun psikofisikoa eduki beharko da, eta desgaitasuna bateragarria izan beharko da deitutako plazetako lanpostuetako funtzio eta betebeharrak ohikotasunez betetzearekin.
c) Adina: Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gaindituta ez izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 56. artikuluarekin bat etorriz. Berariazko oinarrietan gutxienez hemezortzi urteko adina eskatu ahalko da agintea aplikatzea eskatzen duten plazetara edo osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen funtzioak dituzten plazetara sartzeko.
d) Gaitzea: Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea administrazio publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen zerbitzutik, eta epai bidez erabat edo bereziki ezgaituta ez egotea enplegu edo kargu publikoak izateko eta funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, pertsona desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea eta norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
e) Titulazioa: Deialdi bakoitzeko berariazko oinarrietan eskatutako titulazioa izatea. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek baliozkotuta daukatela frogatu beharko dute, edo bestela, kasua bada, homologazioaren egiaztagiria badutela.
f) Ezintasuna edo bateraezintasuna: Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei dagokienez indarrean dagoen araudietan ezarritako ezintasun eta bateraezintasun kasuren batean ez egotea; nolanahi ere, gaur egun kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen bat dutenek aipatutako lege arauek ezarritako aukeratzeko eskubidea baliatu ahalko dute.
g) Tasak: Indarrean dagoen udal ordenantzan azterketa egin ahal izateko ezarritako eskubide tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan.
h) Kasuan kasuko berariazko oinarrietan hautaketa prozesu bakoitzerako ezarriko diren bestelakoak.
https://udalenegoitza. Álava.eus/portal/entidades.do?error=-1&ent_id=4&idioma=1, edo izangaien eskabideak izapidetzeko prestatuko den udaleko erregistro telematikoan.
- Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ere aurkeztu ahalko dira.
- Borondatez hala nahi dutenentzat Amurrioko Udalak, prozesu bakoitzean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ordenagailu bat prestatuko du eskabidea betetzeko, eta pertsona interesdunekin batera elkarlanean jardun eta aholkularitza eskainiko die eskabidea zuzen bete dezaten.
1. Udal antolamendua. Oinarrizko organoak: alkatetza, alkateordea, osoko bilkura eta gobernu batzordea. Organo osagarriak. Eskumenak (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20-26 artikuluak; Toki erakundeen antolaketa, funtzionamendua eta araubide juridikoaren araudia onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 123., 124., 134., 135., 136., 137. artikuluak).
2. Tokiko kide anitzeko organoen funtzionamendua: erabaki eta saioen araubidea. Aktak eta erabakien ziurtagiriak (Toki araubidearen oinarriak arautu zituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46., 47., 51. 52. artikuluak; 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuko 46-52 54. artikuluak). Tokiko kide anitzeko organoen funtzionamendua: erabaki eta saioen araubidea. Aktak eta erabakien ziurtagiriak (Toki araubidearen oinarriak arautu zituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46., 47., 51. 52. artikuluak; Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onetsi duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuko 46-52 eta 54. artikuluak).
3. Toki erakundeen arautzeko ahala: ordenantzak, arautegiak eta bandoak. Arauak egin eta onartzeko prozedura. Arau hausteak (Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49., 84., 84 bis, 84 hirugarrena, 139. eta 140. artikuluak).
4. Funtzio publikoa: langile funtzionarioak, langile lan kontratudunak, behin-behineko langile lan kontratudunak, toki administrazioaren funtzionarioak, estaturako gaikuntzarekin. Eskubide eta betebeharrak. (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 8-20, 52., 53. eta 54. artikuluak; Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 59-68 artikuluak; Toki Araubidearen Oinarriak Arautu zituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 eta 92 bis.1 artikuluak).
5. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa (3/2007 Lege Organikoaren 1-19 eta 51-61 artikuluak; 1/2004 Lege Organikoaren 1. eta 2. artikuluak).
6. Amurrio eta bertako Administrazio Batzarrak. Kale izendegia.
7. 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, segurtasun eta osasun arloan seinalizazioa jartzeko gutxieneko xedapenak jasotzen dituena. I., II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinak.
8. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzkoa laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa. I., II., III. eta IV. eranskinak.
9. Igeltsero lanaren tresnak eta erabilgarriak. Makineria, baliabide osagarriak eta aldamioak eraikuntzan. Erabili eta zaintzeko deskribapen eta kontrola, muntatzea, elementu osagarriak, mantentze lanak eta araudia.
10. Eraikuntzan erabilitako materialak Ezaugarriak, sailkapena eta deskribapena.
11. Zuinketak, neurketak eta planoen interpretazioa: egiteko moduak, materialak, tresnak eta lanabesak, errendimenduak. Eskala, unitateak eta neurtzeko sistemak eta azalera eta bolumen kalkuluak. Geometria eta aritmetika.
12. Hormigoizko zolak eta zolatzeak: motak eta erabilerak, kofratuak, egiteko moduak, materialak, tresnak eta lanabesak.
13. Zoladurak eta alikatatuak: Lanen ordena, erabilitako materialak eta errendimendua.
14. Paretak iztukatzea, estaldurak, estaltzea, zarpiatzea, baliogabetzea eta luzitua; motak eta erabilerak, egiteko moduak, materialak, tresnak eta lanabesak.
15. Elementos horizontales e inclinados, escaleras, falsos techos, forjados, cubiertas, tejadosy chimeneas: tipos y usos, encofrados, formas de ejecución, materiales, herramientas y útiles.
16. Elementos verticales, muros y tabiques: tipos y usos, encofrados, formas de ejecución,materiales, herramientas y útiles.
17. Recogida y evacuación en redes de aguas pluviales y fecales, sumideros, arquetas ypozos: tipos y materiales, formas de ejecución, herramientas y útiles.
18. Aislamiento, impermeabilizaciones, humedades y filtraciones.
19. Mantenimiento y conservación de edificios, viales y aceras y mobiliario urbano municipal.Criterios y prioridades.
20. Criterios de medición y valoración de obras en ejecución y terminados. Partidas y desglosedel presupuesto a que asciende la obra.