Egoitza elektronikoa

Ofizial mekanikoa (Lehiaketa)

2023/01/02 - 2023/02/13
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tuvisa (Gasteizko Hiri Garraioak)
Lehiaketa:
Ofizial mekanikoa (Lehiaketa)
Lanpostua:
Ofizial mekanikoa
Plaza-kopurua:
4
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Taldea:
D
Eginkizunak eta atazak:

EGINKIZUN OROKORRA:
Ibilgailuak, instalazioak eta makineria mantentzeko eta konpontzeko funtzioak eta zereginak.


EGINKIZUN ESPEZIFIKOAK, BESTEAK BESTE:
- Lokalen, instalazioen eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako lanak egitea, bai eta ibilgailuen konponketa mekanikoarekin lotutakoak ere.
- Ibilgailuaren elementu mekanikoak eta elektrikoak eta dagozkien piezakatzeak desmuntatu eta muntatzeko lanak egitea.
- Zirkuituak husteko eta betetzeko lanak egitea: Likidoak, presiozko airea, gas errefrigratzaileak.
- Ibilgailuan desmuntatu diren edo muntatuko diren elementu mekanikoak edo elektrikoak eta ibilgailuaren zirkuituetan atera edo sartzen diren fluidoak (likidoak eta gasak) manipulatzea.
- Ibilgailuaren sistemak neurtzea eta ikuskatzea.
- Piezak garbitzea: disolbatzaileekin edo beste produktu batzuekin, presiozko airea.
- Konponketaren ondoren ibilgailuei proba egitea.
- Ibilgailuak Ibilgailuaren Azterketa Teknikora (IAT) eramatea, programatutako egutegiaren arabera.
- Beste lantoki batera joatea matxuratutako ibilgailu bat "in situ" konpontzeko lanak egitera.
- Egindako jardueraren zatiak egitea.
- Arduradunek beren lanpostuagatik agintzen dizkioten antzeko eginkizun guztiak.

Titulazioa:

Erdi-mailako zikloa ibilgailuen elektromekanikan,baliokidea edo altuagoa.

Hizkuntza eskakizuna:
  • lanpostu 1 euskarako 1. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrez.
  • 3 lanpostuk 1. hizkuntza-eskakizuna dute, derrigortasun-datarikgabe.
Beste baldintza batzuk:

A) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherako ondorengoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.

B) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.

C) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion eginkizunekin bateraezinak diren osasun-arazoak ez izatea. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak zehaztuko du lanpostuaren araberako gaitasuna.

D) TUVISA Zerbitzutik edo sektore publikoko edozein administrazio publikotatik edo enpresatatik epai edo diziplina-espediente bidez bereizita edo etenda ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

E) Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofiziala izatea, lortu nahi den lanposturako baliokidea edo homologatua izatea edo, halakorik ezean, horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta I. eranskinaren arabera eskatzen diren baldintzak ere, baldintza horietakoren baterako beste epe espezifikoren bat ezartzen ez bada.

Oharrak:
  • D motako gidabaimena.
  • GGA (Gaitasun profesionalaren ziurtagiria) ikastaroa.
Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek udalaren web orrian izapidetu beharko dute eskabidea (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos).