Egoitza elektronikoa

Ofizial Iturgina

2022/02/08 - 2022/02/27
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Ofizial Iturgina
Lanpostua:
Ofizial Iturgina
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

— Helburua:

  • Udalaren ur-hornidurarekin zerikusia duten instalazioez arduratzea.

— Lanpostuaren eginkizunak:

  • Ur-sareko instalazioen mantentze lanak egitea.
  • Udaleko ur- eta berokuntza-sareekin zerikusia duten elementu guztiak instalatzeko, berritzeko, mantentzeko eta lotzeko lanak egitea.
  • Ur-kontagailuen irakurketaz, funtzionamenduaz, mantentzeaz, berritzeaz, kontrolaz, zigilatzeaz, bideratzeaz,… arduratzea.
  • Esku-hartzea eragiten duen matxura edo arazoa detektatzea.
  • Eskatutako lanbide-espezialitateen araberako zereginak egitea.
  • Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren zeregin osagarriak (obra-hondakinak kentzea, pikatzea, aldamioak muntatzea eta desmuntatzea) egitea.
  • Zerbitzuaren arloan, udalaren eta herritarren eskariak eta beharrak jasotzea.
  • Arduradunari atzemandako edozein desbideratze, gorabehera edo anomaliaren berri ematea.
  • Materiala garraiatzea.
  • Herritarrari arreta ematea.
  • Lankideekin lankidetzan aritzea, lanbide-gaitasun handiagoa duen zereginetan.
  • Saileko langileekin lankidetzan aritzea, zeregin-pilaketak, absentziak edo gaixotasun egoerak daudenean.
  • Bere lana antolatzea.
  • Agindutako zereginak, erantzukizun-mailaren arabera exekutatzea.
  • Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
  • Bere segurtasuna eta osasuna zaintzea, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere.
  • Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.
  • Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz arduratzea.        
  • Esku hartzeko beharrak detektatzea.
  • Jarduerari dagokionez (idatzi egindako jarduerak) informatu.
  • Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntza esakkizuna derrigortasun-datarik gabe.

      

Beste baldintza batzuk:

Oposizio-lehiaketan onartuak izango badira eta, hala badagokio, parte hartuko badute, izangaiek eskakizun espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko ezarritako eskakizun orokorrez gain:

a)    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.              

b)    Lanpostuaren berezko eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatu beharko da.

Onartzea
Elektronikoa:

Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.

 

Aurrez aurrekoa:

a.    Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).

b.    Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan. 

c.    Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.

d.    Arautegi aplikagarrian aurreikusita dauden gainerako beste edozein modutan.


Deialdia
Gaiak:

DEIALDIAREN GAITEGI ESPEZIFIKOA

  1.    1/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea, aplikazio eremua eta Definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

  2.    Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua. 7. puntua: Planaren Xedea. 8. puntua: Plan Estrategikoa. 9. puntua: Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.

  3.    Errenteriako Aniztasunean oinarritutako Herritar Bizikidetzarako Plan Estrategikoa. Marko teorikoa.

  4.    Neurketa-unitateak. Luzerak, azalerak eta bolumenak neurtzea. Presioa eta emaria neurtzea. Planoak interpretatzea.

  5.    Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko instalazioetarako erremintak.

  6.    Herri bat urez hornitzea. Gidatze-sarea. Balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak. Hiri-banaketako sareak eta harguneak. Ura jasotzeko instalazioa eta presio-taldeak. Sareen mantentze-lanak.  

  7.    Ur-hornidurako sareak muntatzea. Muntatzeko eta lotzeko teknikak. Iturgintzako instalazioak muntatzeko elementuak.

  8.    Ur-hornidurako sareak Zerbitzuan jartzeko prozedurak eta teknikak. Aire-sarrerek eta -irteerek hornidura-sareen funtzionamenduan eta horien gaineko eragiketa-maniobretan duten eragina. Bibrazioak eta ariete-kolpea.               

  9.    Iturgintzarako kobrezko hodiak soldatzea. Ezaugarriak eta aplikazioak. Kobrezko hodiak soldatzeko teknikak. Konponketak. Segurtasun-arauak.

10.    Txorrotak eta aparatu sanitarioak.

11.    Berokuntza eta UBSko instalazioak.

12.    Sarearen errendimendua eta ihesak. Ihesak detektatzeko prozedurak.

13.    Hondakin-urak husteko sareak.

14.    Suteen aurkako instalazio hidraulikoak.

15.    Ur-kontagailuak. Motak. Muntatzeko prozedurak. Kontagailuak irakurtzea.

16.    Fibrozementuzko hodiak konpontzeko edo ordezteko prozedura eta jarduketa espezifikoak.

17.    Antzemandako arriskuen aurreko prebentzio- eta zuzenketa-neurriak. Norbera eta taldea babesteko ekipamendua hautatzea eta behar bezala erabiltzea.

18.    Errenteriako udalerria. Populazioa, geografia eta orografia. Kale-izendegia, auzoak eta udal-bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.