Egoitza elektronikoa

Ofizial errementaria

2021/07/07 - 2021/07/27
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Ofizial errementaria
Lanpostua:
Ofizioko Langilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:
  • Udal-instalazio, -eraikin eta -bide guztietan errementaritzako mantentze-lanez arduratzea.
  • Herritarrari arreta ematea.
  • Lankideekin, lanbidea hobeto menderatzen duten zereginetan laguntzea.
  • Saileko langileekin zeregin-pilaketaren, absentziaren edo gaixotasunaren egoeretan laguntzea.
  • Bere lana antolatzea.
  • Agindutako zereginak, erantzukizun-mailaren arabera exekutatzea.
  • Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.
  • Esku hartzeko beharrak detektatzea.
  • Jarduerari dagokionez (egindako jarduerak idatzi) informatu.          
  • Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.
  • Esku-hartzea eragiten duen matxura edo arazoa detektatzea.
  • Eskatutako lanbide-espezialitateen araberako zereginak egitea.
  • Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren zeregin osagarriak (obra-hondakinak kentzea, pikatzea, aldamioak muntatzea eta desmuntatzea) egitea.
  • Zerbitzuaren arloan, udalaren eta herritarren eskariak eta beharrak jasotzea.
  • Atzemandako edozein desbideratze, gorabehera edo anomaliaren arduradunari berri ematea.
  • Materiala garraiatzea.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
  • Beren segurtasuna eta osasuna, bai eta beren lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere zaintzea.
  • Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.
  • Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz arduratzea.        
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkuntza eskakizuna ezarrita du, derrigortasunik gabe.

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako naziotasuna edukitzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izanez gero.       

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere esku hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.

c)    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua izatea.

Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d)    B gida baimena izatea.

e)    Lanpostua betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza zerbitzuak bakoitzari egingo dion Osasun azterketaren bidez.             

f)    Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.     

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Onartzea
Elektronikoa:

Telematikoki  aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoan.

Aurrez aurrekoa:

Era berean, bulegoko ordutegian aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean, «ZU!» Zure Udala», Arreta Zerbitzuan. Alkateari zuzenduta, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein modutan ere.          

 

Deialdia
Gaiak:

1.      Errementaritzako materialak eta erremintak.

2.      Arotzeria metalikoko eta soldadurako irudikapen grafikoa.

3.      Lotura soldatuak.

4.      Soldadura oxiazetilenikoa.

5.      Elektrodo estalidun soldadura.

6.      Metalezko arotzeriako konformazioa.

7.      Oxiebaketa.

8.      Hiri-altzariak zatitzea.

9.      1215/1997 Errege Dekretua. Langileek lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak.