Egoitza elektronikoa

Obra publikoetako ingeniari teknikoa

2023/03/07 - 2023/04/03
Inprimatu
Eskoriatza
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eskoriatzako Udala
Lehiaketa:
Obra publikoetako ingeniari teknikoa
Lanpostua:
Obra publikoetako ingeniari teknikoa
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Obra publikoetako ingeniaritza teknikoa edo gradu baliokidea

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honen xede diren plazei lotutako lanpostuetan, 4. hizkuntza eskakizuna betekizun izango da.

 

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehaztuta dagoen moduan.

b) Parte hartu ahal izango dute, baita ere Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

c) Aurretiazko eskaera egitea.

d) Sartu nahi den lan-eskala edo -kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e) Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

f) Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara sartzeko.

g) Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

i) Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.

j) Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako lanpostuen kasuan) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

k) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, dagokion prozesuari eta lan-eskala edo -kategoriari dagokiona. Tasa horren zenbatekoa dagozkion oinarri espezifikoetan zehaztuko da.

m) Eskala, azpieskala, klase edo kategoria bereko karrerako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak ez izatea deialdia egin duen udalean.

n) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.

Lanpostuak esleitzeko berariazko betekizunak:

B gidabaimena izatea.

Alegatzen diren parte-hartzearen baldintzak eskuratzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da, honako kasu hauetan izan ezik:

– Euskararen ezagutza, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dena:

Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Euskara azterketa nahitaezkoa eta baztertzailea izango da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak dituzten lanpostuetan, eta borondatezkoa eta ez baztertzailea gainerako lanpostuetan. Euskarako derrigorrezko azterketa baztertzailea gainditzen ez duten edo egiten ez duten izangaiek hautaketa prozedurarekin jarraituko dute derrigortasun hori duten lanpostuak ez daramatzaten beste plazetan, eta, hala badagokio, ariketa horretan lortutako kalifikazioa zenbatuko da

    

Onartzea
Elektronikoa:
  • https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU0341207414.

Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, programak onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat eduki beharko duzu.

Aurrez aurrekoa:
  •  Udalaren erregistro eta herritarren arretarako bulegoan (Fernando Eskoriatza plaza z/g. 20540 Eskoriatza). Eskabidea arretarako bulegoetako batean aurkeztea aukeratuz gero, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da hemen: hazi@eskoriatza.eus.
  • Urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan xedatutako edozein tokitan ere aurkeztu ahal izango dira.

Administrazioarekin harreman elektronikoa izateko legezko betebeharra dutenen kasuan, egoitza elektronikoan aurkeztuko da. Udaleko Alkatetzari zuzenduko zaizkio. Antzematen diren iza - tezko akatsak edozein unetan zuzendu daitezke, ofizioz eta/edo interesdunak eskatuta.

 

Deialdia
Oinarriak:

OINARRIAK(PDF, 300 KB)

Gaiak:

1: 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I. eta II. tituluak.

2: 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: III. eta IV. tituluak.

3: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea. Prozedurako interesdunak: kontzeptua. Ordezkaritza eta ordezkaritza hori egiaztatzeko moduak. Ahalordetze-erregistro elektronikoak. Interesdunen eta interesdun berrien publizitatea. Administrazio-prozeduran interesdun direnen identifikazioa eta sinadura.

4: Administrazio Publikoen jarduera. Jarduteko arau orokorrak. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa. Dokumentuak aurkezteko baldintzak. Komunikazioak eta jakinarazpenak. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna. Epe-mugak eta epeak.

5: Administrazio-egintzak: betekizunak, legitimitate-presuntzioa, eraginkortasuna, jakinarazpena. Administrazio-egintzen baliogabetasun-araubidea.

6: Administrazio-prozedura: xedapen orokorrak. Prozeduraren faseak. Zehapen-prozedurak eta ondare-erantzukizunekoak. Administrazioaren kabuz berrikustea eta administrazio-errekurtsoak.

7: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea. Sektore publikoaren kontzeptua eta administrazio publikoen jardunaren printzipio orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumena eta kide anitzeko organoak. Abstentzioa eta errekusazioa.

8: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak: printzipio orokorrak eta laguntzeko betebeharra. Zortzigarren xedapen gehigarria.

9: Toki-mailako administrazio-kontratuak. Sektore publikoko kontratuak: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak mugatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Administrazio-kontratuen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.

10: Sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak: arrazionaltasuna eta sendotasuna, itun-askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia, kontratuaren burutzea eta forma. Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.

11: Alderdiak sektore publikoko kontratuetan. Kontratazio-organoak. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza. Kontratazioaren arloko eskumena eta kontratazio publikoari buruzko arau espezifikoak toki-erakundeetan.

12: Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoko kontratazioan eska daitezkeen bermeak. Administrazio publikoen kontratuak prestatzea: kontratazio-espedientea, administrazio-klausula partikularren agiria eta preskripzio teknikoen agiria.

13: Herri-administrazioen kontratuen esleipena: arau orokorrak eta esleipen-prozedurak. Kontratatzailearen profila. Kontratazio publikoko arau espezifikoak toki-erakundeetan.

14: Kontratuen ondorioak. Administrazio publikoaren prerrogatibak administrazio-kontratuetan. Kontratuak gauzatzea. Kontratuak aldatzea. Kontratuak etetea eta azkentzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea.

15: Datu pertsonalen babesa: xedapen orokorrak. Datuen tratamenduaren printzipio orokorrak. Tratamendurako legitimazioa. Bereziki babestutako datuak. Pertsonen eskubideak. Datuen tutoretza: datuak babesteko agentziak eta datuak babesteko ordezkaria.

16: Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan: printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak eta herri aginteen betebeharrak hizkuntza esparruan. Euskara euskal administrazio publikoetan. Lanpostuak hornitzea: hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak.

GAITEGI ESPEZIFIKOA

17. 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.

18. 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

19. Errepideen bide-zoruak: bide-zoru motak eta dimentsioak. Erabiltzen diren materialak. Bide-zoruaren sekzioa galtzadan.

20. Errepideen bide-zoruak: Nahastura bituminosoak. Materialak, exekuzioa eta kalitate kontrola.

21. 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa, eta 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio- eta komunikazio-sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena: II., III., IV. eta V. eranskinak.

22. 05/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak onartzen dituena espazio publiko urbanizatuetara eta eraikinetara sartzeko eta horiek erabiltzeko TMA/851/2021 Agindua, uztailaren 23koa, espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko oinarrizko irisgarritasunaren eta diskriminazio ezaren baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duena.

23. 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteetatik Babesteko Instalazioen Erregelamendua onartzen duena.

24. 277/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko.

25. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa.

26. Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektro-teknikoaren 5,6,7,9,28,29,30,31,32,33,34,40 eta 52 jarraibide tekniko osagarriak, honakoa barne: ebazpena, 2006ko apirilaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektro-teknikoaren ITCBT- 29 Jarraibide Teknikoa aplikatzeko jarraibideak ematen dituena, garajeen segurtasun elektrikoari eta aireztapenari dagokienez.

27. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua, 1027/2007 Errege Dekretua eta 238/2013 Errege Dekretuaren aldaketak.

28. 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa. 254/2020 Dekretua, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzkoa.

29. 742/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, igerilekuetako irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena.

30. 32/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa.

31. Jolas-eremuen eta azaleraren ekipamendua. 1. zatia: Segurtasun-baldintza orokorrak eta saiakuntza-metodoak. Inpaktuak xurgatzen dituzten joko-eremuen azaleren estaldurak. Saiakuntza-metodoak inpaktuaren indargabetzea zehazteko.

32. 244/2019 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.

33. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioaren Eskoriatzako Udalaren ordenantza.

34. Ura aurrezteari buruzko Eskoriatzako Udalaren ordenantza.

35. Uraren ziklo osoaren zerbitzua arautzeko Eskoriatzako Udalaren ordenantza.