Obra eta Zerbitzu brigadarako Peoi lan-poltsa
Bizkaia
1. Arduradunarekin egunez egun harremanak izan, lanak banatzeko eta hauen nondik norakoak zehazteko.
2. Hilerriko zerbitzua: gorpuak lurperatzea eta hobitik ateratzea; hilobiak ireki eta ixtea; kanposantuko garbiketa eta mantentze lanak egitea.
3. Hiri-altzarietako elementuak (eserlekuak, paperontziak…) eta bide-seinaleztapeneko elementuak kokatu, mantendu eta konponketa-lanak burutu.
4. Erabiltzen den makinaria, erreminta eta bitartekoen mantentze lanak burutu eta banatu.
5. Era guztietako pintaketa-lanak burutu, bide publikoetako elementuetan nahiz eraikin publikoetan.
6. Taulatuak muntatu, jai, kultura eta beste departamendutako azpiegiturak jartzeko laguntza eman (mahaiak, aulkiak, tarimak…).
7. Gune berdeen mantentzea.
8. Bere lanpostuaren kategoriarekin bat datorren eta esleitzen zaion beste edozein betebehar.
Eskola-ziurtagiria izatea edo baliokidea.
Derrigorrezko 1 Hizkuntza Eskakizuna.
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorako mendekoak.
b) 16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta ez gainditzea nahitaezko jubilaziorako gehienezko adina.
c) Eskola-ziurtagiria izatea edo baliokidea; edo bera lortzeko eskubideak ordaindurik edukitzea. Atzerriko titulazioei dagokienez, titulua homologatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.
d) Gidabaimena: B.
e) Disziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea eta enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabetzea edo gabetze berezi irmoa ez izatea. Europako Batasuneko partaide diren beste Estatuetakoek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan administrazio publikoan sartzeko inolako diziplinazko zigorrik edo gaitzespen penalik.
f) Lanpostuari dagozkion zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; baldintza hau egiaztatu egin beharko da dagokionean mediku-azterketa bat eginez.
g) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea. Hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
h) 1.Hizkuntza eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak frogatzen dituen agiria. Ezagupen hori frogatzeko eskaerarekin batera 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 22. artikuluan adierazten den gaitasun ziurtagiriren bat aurkeztu beharko du.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki eskatu beharko dute, Berrizko Udalaren web-orrian (www.berriz.eus).