Egoitza elektronikoa

Obra Brigadako Peoien lan-poltsa

2024/02/28 - 2024/03/12
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Sopelako Udala
Lehiaketa:
Obra Brigadako Peoien lan-poltsa
Lanpostua:
Peoia
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Eskola-ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea; edo titulu hori lortzeko eskubideak eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehenago ordaindu izanaren agiria edukitzea.

Beste baldintza batzuk:

— Inguruabar hauetako bat gertatzea:
a) Europar Batasuneko herritarra edo bere ezkontidea izatea, zuzenbideak banaturik ez badaude, eta horren ondorengoak eta bere ezkontideak, zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.
b) Europar Batasunak izenpeturiko eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzeko eremuaren barnean egotea, langileen zirkulazio askea aplikatu beharra badago itun horietan.
c) Espainian lan eta bizitzeko baimena duten atzerritarrak.
— 16 urte beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako.
— Eskola-ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea; edo titulu hori lortzeko eskubideak eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehenago ordaindu izanaren agiria edukitzea.
— Gaitz edo akats fisiko edota psikikorik ez izatea dagozkion zereginei aurre egiteko.
— Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik baztertuta ez egotea eta eginkizun publikoak burutzeko ezgaituta ez egotea.
— Ezintasun edo bateraezintasunaren legezko inongo auzitan sartuta ez izatea; auziok Administrazio Publikoetan diharduten Langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusita daude.
— Gidabaimena: B1 edo goragokoa.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak elektronikoki formalizatuko dira Udalaren web-orriaren bidez: https://udala.sopela.eus/empleo-publico/#.
Aurrez aurrekoa:
  • Eskabideak, halaber, beste modu honetan ere aurkeztu ahal izango dira, alegia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluan ezarritako moduan.