Egoitza elektronikoa

Nekazaritza sektorean Klima Aldaketako Teknikari

neiker
2022/06/01 - 2022/06/15
Inprimatu
Arteaga Derio
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Nekazaritza sektorean Klima Aldaketako Teknikari
Lanpostua:
Nekazaritza sektorean Klima Aldaketako Teknikari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:
  • Lurzoruaren karbono organikoaren bilakaera monitorizatzeko zereginetan parte hartzea: lursailen delineazioa, lurzoruen laginketa, emaitzen tratamendua karbono-kantitatea zehazteko.
  • EAEko nekazaritza, albeltzaintza eta basogintza sektoreko berotegi-efektuko gasen inbentarioak egiten parte hartzea.
  • Klima-aldaketaren baldintzetan laboreen eta larreen hazkundearen modalizazioan parte hartzea.
  • Deialdi honetako ezagutza arloan saiakuntzaren diseinuan eta lortutako datuen tratamendu estatistikoan parte hartzea eta gauzatzea.
Titulazioa:

Titulazioa lizentziatura edo diplomatura graduko unibertsitate diziplina hauetakoren batean edo ingeniaritza teknikoan edo ingeniaritzan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Kimika, Farmazia, Zientziak, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.

Beste baldintza batzuk:
  • Deialdiaren 2. puntuan agertzen diren lanetan gutxienez bitan 2 urteko esperientzia izatea.

    Dokumentazioa berariazko ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da kontratatuta izandako entitateak emanez.
    Hala ere Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako Lan-Bizitza ziurtagiria aurkeztu egin beharko da.
    Behar bezala justifikatutako doktoratu aurreko bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
    Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
    Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira, ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.

 

  • Ingelesa edo frantsesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • B motako gidabaimena.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

NEIKER, S. A. enpresa publikoan aurkeztu behar dira eskabideak, bertako Baliabideen Zuzendariari zuzenduta. Ondorengo betekizun hauek bete behar dituzte:
a) Oinarri hauen eranskinetan datorren eredu normalizatuaren araberakoak izan behar dira eskabideak.

b) Deialdiko 3. oinarrian eskatutako ezaugarri guztiak betetzen
dituztela adierazi behar dute izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta, eta eranskinetan kasu bakoitzerako zehaztutako titulazioa ere badutela.

c) Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

- Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatzeko agiriak, lehiaketaldian balioetsi ahal izan daitezen. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatu gabeko merezimendurik.

Laneko esperientzia egiaztatzeko, bakoitzak lan egin duen enpresak edo administrazioak emandako ziurtagiria behar da; kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi behar dira ziurtagirian. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa da.

d) Eskabideak NEIKER, A. B. enpresa publikoan aurkeztu behar dira, www.lanbide.eus helbidean iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost egun naturaleko epean. Dena dela informazio hau Web gunean egongo da.

NEIKERen eskaerak erregistratzeko ordutegia astelehenetik ostiral arte 8:00etatik 14:00ak arte izango da.

Eskaerak edozein posta-bulegotik ere posta ziurtatuaren bidez bidal daitezke.
Ez da onartuko posta elektronikoz bidalitako eskaerarik.

Beren datuen tratamendua onartzen (eskaeran) ez duten pertsonak prozesutik kanpo geratuko dira.