Negozio garapeneko eta marketineko teknikaria
Bizkaia
Negozio Garapeneko Zuzendaritzaren eta Marketineko arduradunaren mende, xede hau izango du: Euskadiko teknologia parkeetako egungo enpresentzat nahiz enpresa potentzialentzat, egungo bezeroen leialtasuna bultzatzeko, bezero berriak erakartzeko eta negozioa garatzen lagunduko duten marketin mekanismoak abian jartzeko behar diren merkatu prospekzioko, merkataritzako eta marketineko ekintzak proposatzea, definitzea, planifikatzea eta inplementatzea.
Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:
- Euskadiko teknologia parkeen Marketin Plana inplementatzen laguntzea.
- Enpresen jardueraren profila etengabe eguneratzea.
- Merkatu prospekzioa egitea, parkeetan balizko prospektuak ezartzeko.
- Erreferentziazko beste ekosistema batzuetako joerak eta aukerak identifikatzea eta aztertzea, eta parkeetan ezarri beharreko jardunbide egokiak aztertzea.
- Prospekzio komertziala egitea, eta Negozio Garapeneko eta Marketineko
- Zuzendaritzak hautatutako kongresu/ekitaldi/misio komertzialetan egin beharreko jarduera komertziala diseinatzen laguntzea.
- Enpresa ekitaldietara joatea, Euskadiko teknologia parkeen ikusgaitasuna areagotzearren eta merkataritza lanak egitearren.
- Merkataritza ekintzak gauzatzea, nola Estatuko nola nazioarteko teknologia parkeekin.
Gutxienez Unibertsitateko gradua edo lizentzia (Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Marketina, industria ingeniaritza edo antzekoa).
- Euskara: B2 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
- Ingelesa: B2 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
Aintzat hartuko da:
- Formakuntza osagarria: espezializazioa marketinean (Marketineko eta Zuzendaritza Komertzialeko graduondokoa, edo antzekoa) eta marketin digitalean, marketineko tresna eta plataformetan...
- Marketin digitalean / online marketinean esperientzia izatea, bai eta merkataritza eta marketin arloan ere.
- Aintzat hartuko da Euskadiko erakundeen, enpresen eta zientzia nahiz teknologiaren ekosistema ezagutzea.
Honako web orrialdean inskribatu: