Egoitza elektronikoa

Musika eta Dantza Eskola ezberdinetarako espezialitateetako irakasleen lan poltsak

2019/03/06 - 2019/04/04
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskola
Lehiaketa:
Musika eta Dantza Eskola ezberdinetarako espezialitateetako irakasleen lan poltsak
Lanpostua:
Irakaslea
Titulazioa:

Hautapen prozesuan onartzeari kalterik eragin gabe, ikasketa titulu jakin bat edukitzea ezinbestekoa izan liteke lan poltsan dauden pertsonek lan eskaintza batean parte hartzeko; betiere, dagokion erakundeak lanposturako xedatutako baldintzen arabera.

Lehiaketari begira, ikasketa tituluak merezimendu gisa hartuko dira, gehienez ere 10 puntu, honela bereizita:

a) Goi Mailako Titulua.

— Landu nahi den espezialitateko Goi Mailako Titulua edukitzeagatik: 5 puntu.

— Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Goi Mailako Tituluak edukitzeagatik, berriz, 2 puntu titulu bakoitzeko, gehienez ere 4 puntu.

b) Irakasle titulua. (66ko Planeko Erdi Maila).

— Landu nahi den espezialitateko Irakasle titulua (66ko Planeko Erdi Maila) edukitzeagatik: 3 puntu.

— Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako Erdi Mailako Tituluak edukitzeagatik: Puntu 1 titulu bakoitzeko, eta gehienez ere, 2 puntu.

c) Musikarekin, dantzarekin eta/edo pedagogiarekin zuzenean lotutako beste espezialitate batzuetako titulu profesionalak.

— Musikarekin, dantzarekin edo/eta pedagogiarekin zuzeneko lotura duten LOGSEko erdi mailako tituluak edo LOE profesionala edo gaikuntza ofizialak hartuko dira aintzat (289/92 ekretua): titulu bakoitzeko 0,5 puntu, eta gehienez ere, puntu 1.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen hizkuntza eskakizun jakin bat edo pareko titulu edo egiaztagiriren bat edukitzea, bestalde, lan eskaintza batean parte hartzeko baldintzetako bat izan liteke; betiere, dagokion erakundeak lanposturako onartutako eskakizunen arabera.

Deialdi honen arabera, era honetan hartuko da aintzat euskararen ezagutza:

— 4. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 10 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren %?20.

— 3. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 7,5 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren %?15.

— 2. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 5 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 10.

— 1. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatuta edukiz gero: 2,5 puntu. Finkatutako puntu kopuru osoaren % 5.

Hizkuntz eskakizun horien parekoak izango dira 4. eranskinean ageri diren tituluak eta egiaztagiriak, euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Bateratura egokitzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda. (2010/11/15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 219. zk.).

Beste baldintza batzuk:

1. Espainiar herritartasuna izatea, jarraian xedatutakoari kalterik eragin gabe.

Atzerritarrek ere deialdian eta lan eskaintzetan parte hartu ahal izango dute, honako baldintza hauekin:

a) Bitarteko funtzionario zereginetan: Europar Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarrek edo Europar Batasunak egin eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko Itunak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea duten Estatuetako herritarrek jardun ahal izango dute.

Bitarteko funtzionario lanak egin ahal izango dituzte, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude; eta baita bere edo ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorako mendeko pertsonak badira.

b) Aldi baterako lan kontratudunaren zereginetan: Lan kontratudunaren zereginetarako, atzerritarrek nahikoa izango dute Espainian legezko egoitza izatea.

2. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe edukitzea.

3. Eskatutako espezialitatearen lanbide titulua/gaikuntza izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerrian ateratako tituluarekin batera, Hezkuntza Ministerioak berori onartzeko emandako agindua aurkeztu beharko da, edo bestela onarpen ofiziala egiaztatzen duen ziurtagiria. Oinarrien I. eranskinean ageri dira espezialitate bakoitzerako eskatzen diren tituluak/gaikuntzak eta gaitasun azterketa egin behar dituzten titulu generikoak (Goi mailako Musika/Dantza, Unibertsitateko Gradua edo homologatua; Musika/Dantzako Profesionala, Batxillergoa/Lanbide Heziketa edo homologatua; edo EJren habilitazioa).

Titulu orokor bat duten hautagaien kasuetan, hautagaiak lotutako gaitasun proba bat gainditu beharko du. Proba horretan ariketa bakarra egin beharko da, eta horren bidez ondorioztatuko da espezialitateko gaiak menderatzen dituen ala ez.

Proba horretan deialdi honen oinarrietan 1. eranskinean jasotako ariketa egin beharko da.

4. Euskararen derrigorrezko hizkuntza gaitasuna ezarrita duten lanpostuen kasuan, eskatzen den perfila egiaztatzea.

5. Diziplinako espediente batekin zeinahi Herri Administrazioko edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutu organotako zerbitzuetatik bereizi gabea izatea, edo ebazpen judizial batekin enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gaitasungabetzea edo gaitasungabetze berezirik ez izatea, baldin eta funtzionario taldera edo eskalara sartu nahi badu, edo lan kontratudunaren kasuan, baldin eta bereizi edo gaitasungabetu aurretik gauzatzen zituenaren antzeko funtzioak egikaritu nahi baditu.

Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasungabetuta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplinazko zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.

6. Lanpostuetako zereginak behar bezala gauzatzeko gaitasun funtzionala izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eskabide orriak, eta aintzat hartu beharreko merezimenduen zerrendarekin eta horien egiaztapenarekin batera, Donostiako Musika eta Dantza Eskola UEAren Erregistro Orokorrean (Atotxako Zelaia plaza 3) aurkeztu beharko dira, edo bestela, udal laguntzaileen edozein erregistrotan.

39/2015 Legean, urriaren 1ekoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, zehaztutako beste moduetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Landu nahi den espezialitate bakoitzeko eskabide orri bat aurkeztu beharko da, dagozkion merezimenduen alegatzearekin batera espezialitate horretarako.

Eskabide orri bat baino gehiago aurkeztuz gero, ez da beharrezkoa izango guztietan gehitzea honako

Oinarri honetan eskatutako merezimenduen egiaztapenak eta dokumentazioa. Nahikoa izango da bakar bati eranstea eta gainerakoetan dagokion oharra idaztea.

Deialdia