a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritar nazionala izatea, Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen 72. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin.
b) Aurretiaz eskaera aurkeztea.
c) Betebeharrak betetzeko gaitasun funtzionala izatea
d) Hamasei urte beteta izatea eta legez ezarritako ohiko erretiro adina ez gainditzea, legez araututako zehaztasun kasuetan salbu, titulazio betekizunik gabe kidego, eskala, espezialitate edo multzo profesional jakin batzuetara sartzeko baldintzei dagokienez.
e) Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea administrazio publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen zerbitzutik, eta epai judizial bidez erabat edo bereziki gaitasun gabetua ez egotea enplegu edo kargu publikoak izateko eta funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, gaitasun gabetua edo horren pareko egoera batean ez egotea eta norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
f) Ingeniaritza informatikoko edo telekomunikazioen graduaren titulua edo baliokidea izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek baliozkotuta daukatela frogatu beharko dute, edo bestela, kasua bada, homologazioaren egiaztagiria badutela.
g) Garatzen ziren eginkizunen parekoak egiteko gaitasun gabetua ez egotea, arau hauste oso larria egiteagatik langile lan kontratudunen diziplina kaleratzeen zehapen baten ondorioz.
h) Hautaketa prozesuan zehar laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa prozesuan zehar horretarako deituko diren egiaztatze azterketak gainditzea. Hautaketa prozesuan zehar horretarako deituko den egiaztatze azterketa egingo den data izango da betekizun hori betetzeko epemuga. Euskal Funtzio Publikoari buruzko 11/2022 Legearen, abenduaren 1ekoaren, 187 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan 43.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laugarren hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko eta hautatzeko prozesuetan izangaien artean inork ez badu hizkuntza eskakizun hori egiaztatzen, orduan lanpostu horri hirugarren hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaio, deialdi horri estaldura emateko baino ez. Horren haritik, deitutako lanpostua eta sortuko den lan poltsa betetzeko, 16. oinarriaren arabera, euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea daukaten izangaiak ere onartuko dira. Nolanahi ere, laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatzen duten izangaiak lehenetsiko dira.
i) Hautaketa prozesuan izena emateko tasa ordaindu izana. Tasa ordaindu egin beharko da, salbuespen kasuak salbu, bat etorriz Administrazio agiriak emateagatiko tasak arautzen dituen zerga ordenantzarekin. Tasa modu nominalean eta banakatuan ordaindu beharko da. Autolikidazio araubidean eskatuko da, eta ordainketa entitate kolaboratzaile hauetako edozeinetan egin ahalko da: Kutxabank, BBVA, Caixa, Laboral Kutxa, Banco Santander, Banco Sabadell eta Rural Kutxa. Eskaerak aurkezteko epean tasa ordaindu ez bada, edo ez bada osorik ordaindu, orduan hautaketa prozesutik kanpo geratuko da.
Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuaren bitartez aurkeztuko dira. Eredu horiek Mungiako Udalaren webgunean egongo dira eskuragarri, zerbitzu telematikoen bitartez (www.mungia.eus).