Egoitza elektronikoa

Modelizazio Agronomikoko Teknikari

neiker
2022/05/17 - 2022/05/31
Inprimatu
Arteaga Derio
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Modelizazio Agronomikoko Teknikari
Lanpostua:
Modelizazio Agronomikoko Teknikari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Europako hainbat baldintza edafoklimatikotan Klima-aldaketak nekazaritzan dituen ondorioak modelizatzeko datu-baseak sortzea. Modelizazio agronomikoko software erabiltzea eta aldatzea.
  • Saiakuntza agronomikoak ezartzen, kontrolatzen eta tratatzen laguntzea.
  • Deialdiaren arloko laborategiko analisiak egiten eta garatzen laguntzea.
  • Deialdiren arloko txostenak ingelesez idaztea baita Nazioarteko bilera eta biltzarretara joatea.
Titulazioa:

Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia, Matematika edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez, bi urteko esperientzia izatea deialdiren 3. Puntuan aipatutako bi eginkizunetan.
    Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
    Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
    Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
  • Ingelesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egitea, ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
  • B motako gida baimena.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKERen eskabide eredua (DBLO Eskaera 2021 Solicitud LOPD) aurkeztuz eta CV erantziz, berari dagozkion froga-agiriak gehituz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.

Lan esperientzia egiaztatzeko, enpresa zein  administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bertan kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi beharko dira. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.