Egoitza elektronikoa

Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia). Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua (Lehiaketa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia). Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua (Lehiaketa)
Lanpostua:
Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia)
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 18 KB)

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Titulu hauetakoren bat eskatzen da:medikuaren lanpostuetan (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia) sartzeko:

  • Medikuntzako lizentzia eta Kirol Medikuntzako espezialitatea edo kirol-zentroetako prestakuntza-ikastaroetan 200 ordu egin izana.
  • Medikuntzako gradua eta Kirol Medikuntzako espezialitatea edo kirol-zentroetako prestakuntza-ikastaroetan 200 ordu egin izana.
Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
Oharrak:

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

Gehienez 100 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira kirol-medikuntzako lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne– eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, zerbitzuok funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,056 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 15 puntu emango dira.

 Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko mediku-lanpostuetan (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia) emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,170 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 45 puntu emango dira. Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 30 puntu lor daitezke):

c.1) 10 puntu ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia edo diploma), sartzeko alegatutakoez bestelakoak, 20 puntu izan arte gehienez:

- 051101 Biologia
- 051201 Biokimika
- 072101 Elikagaien zientzia eta teknologia
- 091301 Erizaintza
- 091601 Farmazia
- 053101 Kimika
- 051901 Biomedikuntza
- 051202 Bioteknologia

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB) (PDF)

c.2) Goi-mailako kidegoko lan-kontratudun langile finko edo karrerako funtzionario izateko prozeduretan probak gainditzeagatik. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako -Medikuntzako lizentziatura- izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 24 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 24 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 18 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c.3) 18 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Medikuntzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

d) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 5 punturekin baloratuko dira, 2 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

e) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 5 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Oinarriak: