* Erantzukizun orokorrak.
Sare elektrikoak eta argiteria ezik, izaera publikoko hiri azpiegituren, altzari publikoen eta udal bulegoen eta instalazioen mantentzeaz arduratzea, kirol instalazioak izan ezik (zehazteke daude), eta sare elektrikoak eta argiak izan ezik. Eta obra eta ur udal lantaldeen lanak zuzentzea, bere ardurapean dauden arloetako proiektuak idatziz eta zuzenduz.
* Zeregin esanguratsuenak.
— Zuzendu eta kontrolatzea bide publiko eta hiriguneetako, nahiz udal eraikinetako mantentze lanak, kirol eraikinak izan ezik.
— Egin edo zuzentzea udalaren azpiegiturak mantentzeko eta/edo berritzeko ur- eta saneamendu-sareen, zerbitzuen eta bide publikoen arloan.
— Berri ematea, afekzioaren eta mantentze sistemaren ikuspegitik, sareekin eta zero kotaren azpiko instalazioekin lotutako obra proiektuena eta lizentzia eskaerena.
— Programatzea eta zuzentzea mantentze lantaldeek (Obra eta Ur lantaldeak) egin beharreko lanak.
— Gainbegiratzea lantaldeen udal tailerreko (biltegia) funtzionamendua, Obren eta Uren arloetan.
— Koordinatzea eta arduratzea zerbitzua emateaz Edateko Urarena eta Saneamenduarena.
— Balorazioak egitea udal-aurrekonturako edo beste helburu batzuetarako proposamenak egiteko.
— Aholku teknikoak ematea eskatzen duten organoei eta arduradun politikoei eta teknikoei.
— Aztertu eta informatzea urbanizazio proiektuak, saileko teknikariekin elkarlanean.
— Egitea, urbanizazio berrien onarpenerako azterketak saileko teknikariekin batera.
— Urbanizazio obren kontrolean, ikuskatzean eta jarraitzean kolaboratzea.
— Ordenantzak egitea mantentze-lanei buruzkoak, Lantalde teknikoarekin koordinatuta, eta bere ardurapeko gaiekin zerikusia duten ordenantzak egiten parte hartzea.
— Informazioa eta aholkularitza ematea Udalbatzari, udal-azpiegiturak mantentzeari eragiten dioten beste administrazio batzuen proiektuei buruz, eta haien koordinazioa bultzatzea.
— Koordinazio bilerak egitea obra unitateko eta beste sail batzuetako teknikariekin.
— Koordinatzea larrialdi plana.
— Zuzentzea noizean behin inbertsio eta obra programak.
— Parte hartzea kontratazio mahaietan.
— Bere kategoriari dagokion eta aldez aurretik instruitu den beste edozein zeregin egitea.
Ingeniaritza Teknikoko/Arkitektura Teknikoko unibertsitate titulua edo baliokidea.
4, derrigorrezkoa.
Nazionalitatea.
Oro har, hala zehazten den eskala eta azpieskaletarako deialdietan izan ezik –horietan espainiar nazionalitatea duten hautagaiek bakarrik parte hartu ahal izango baitute, eta hala jasoko baita dagokion deialdian– honako hauek eskatuko dira:
a. Espainiako nazionalitatea izatea, edo
b. Europar Batasuneko beste estatu kideren bateko herritarra izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berre tsi tako na zio ar te ko tratatuen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Halaber, parte hartu ahal izango du espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako bateko nazionalen ezkontideak, nazionalitatea edozein dela ere, eta, kasuan kasuko itunak hala aurreikusten duenean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berre tsi tako na zio ar te ko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estatuetako nazionalen ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, bal din tza berberekin, parte hartu ahal izango dute haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanagatik, beren kontura bizi badira.
Aurreko paragrafoetan aipatutako atze rritarrak, bai eta Espainian legezko bizilekua duten atze rritarrak ere, administrazio publikoetara sartu ahal izango dira, lan kontratudun langile gi sa, espainiarren bal din tza berberetan.
Adina.
Hamasei urte beteta izatea eta erretiro arrunta har tze ko le gez ezarrita dagoen gehieneko adinetik gora ez izatea, sal bues pen tzat hartuta legez araututako berezitasun ba tzuk, kidego, eskala, espezialitate edo titulazio eskakizunik gabeko lanbide talde jakin ba tzu etan sar tze ko baldin tze i dagozkienak.
Deialdietan 18 urteko gu txie neko adina eskatu ahal izango da agintari tza edo lanbide kategoriak erabil tze a eska tzen duten eskaletan eta azpieskaletan sar tze ko, baldin eta haien fun tzio ek arris kua badakarte osasunerako, indarrean dagoen legediaren arabera. Era berean, gehieneko adina zehaztu ahal izango da lan postuen ezaugarriek hala eska tzen dutenean.
Titulazioak.
Eska tzen den titulazioa izatea edo titulua eskura tze ko eskubideak ordaindu izana egiazta tzea, titulazioa deialdi bakoi tza ren oinarri espezifikoetan adierazia, eta hori guztia «Titulazio eskakizunik gabeko lanbide taldeak» osatuko dituzten E Taldeko lanpostuetarako zer ezar tzen den erago tzi gabe. Atze rrian lortutako titulazioen kasuan, egiaztatu beharko da dagokion baliozko tze a duela edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria duela. Baldin tza hori ez zaie aplikatuko lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiei, lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean.
Gaitasun funtzionala.
Gaitasun fun tzio nala izatea plazari dagozkion eginkizunak be te tze ko, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbi tzu medikoek, praktiketako fun tzio nario izendatu aurretik, erago tzi gabe desgaitasuna duten per tso nen eskubideei eta haien gizartera tze ari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplika tzea, aza roa ren 29ko 1/2013 Legegin tza ko Errege De kre tuak onartua. Hautaketa prozesuan zehar kalifikazio epaimahaiak beha rrezko tzat jo tzen badu, horretarako izen da tu tako espezialistei edo aholkulariei eskatu ahal izango die desgaitasuna duten per tso nen tzat erreserbatutako kupoan parte har tzen duten hautagaiei beharrezko probak eta azterketa medikoak egi te ko, bal din tza hori bete tzen dutela egiazta tze ko, lortu nahi duten deialdiko plazetan egin ohi diren jarduerak bete tze ari dagokionez, hautaketa prozesua amaitu arte itxo in behar izan gabe.
Gaikuntza.
Ez egotea bereizita, diziplinazko espediente bidez, edozein administrazio publikoren zerbi tzu tik edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbi tzu tik, eta ez egotea, ebazpen judizial bidez, desgaikun tza absolutuan edo berezian enplegua edo kargu publikoa eskura tze ko, fun tzio narioen kidegoan edo eskalan sar tze ko, edo lan kontratuko langileen kasuan, bereizita edo desgaituta izan den lanpostuaren an tze ko eginkizunak be te tze ko.
Beste estatu bateko herritarra bada, ez egotea desgaituta edo horren pareko egoe ra batean, eta ez izatea diziplinazko zehapenik edo haren parekorik, estatu horretan, eragozten diona bal din tza berberetan enplegu publikora iristea.
Ezintasuna edo bateraezintasuna.
Ez egotea sartuta legezko ezintasun edo bateraezintasun kasuren batean, indarrean dagoen araudiaren arabera; nolanahi ere, horrek ematen dion aukera eskubidea izango du.