Mantentze eta ustiapen lanetarako langilea
Araba
Lanpostuaren eginkizunak:
1. Esleitutako prozesuaren edo prozesuen instalazioetan modu eraginkorrean jardutea.
2. Egun dauden prozeduretan finkatutako jardun arauak eta hierarkiaren bidezkoak betetzea.
3. Jardun datuen erregistroak betetzea esleitutako prozesu bakoitzerako eta noizean behin eskatzen direnetarako.
4. Erreaktiboak, olioak, koipeak eta abar amaitzen direnean hornitzea, beharrezko jarraibide teknikoei jarraituz hala eskatzen duten prozesuetan.
5. Ustiategiko azpiproduktuak kentzea, ondoren kudeatu eta ebakuatzeko, ezarritako jarraibideei jarraituz.
6. Aldian-aldian egiaztatzea, tresna egokien bidez, makinak egoera onean daudela, arauen arabera eta haietan ezarritako maiztasunarekin, hala eskatzen zaionean.
7. Esleitutako prozesuen instalazioak garbi eta seguru mantentzea.
8. Esleitutako prozesuei antzemandako akatsen berri bide hierarkikotik ematea.
9. Mantentze lanak behar bezala garatzeko laguntza ematea eta gai horren inguruan agindutako zereginak betetzea.
10. Laneko arriskuak prebenitzeko ezarritako prozedurei jarraitzea.
11. Txanda aldaketarik balego, txanda aldaketen protokoloa betetzea.
12. Ur laginak jaso eta dekantagailuetako lohi kontzentrazioaren mailak aztertzea, instalazioetan jaso eta tratatutako uraren egoera zehazteko datuak biltze aldera.
13. Erreaktiboak deskargatu eta neurtzea, jasotako uraren tratamendurako erabili ahal izateko, beti ere segurtasun neurriak kontuan izanda.
14. Arduradun teknikoak agindutako eginkizunak betetzea instalazioak abian jartzeko prozesua osatze aldera, instalazioen operatibotasuna uneoro bermatzeko; horren barruan guardiak modu koordinatuan egiteko beharra sartzen da, bai eta gaitasun mailaren araberako presazko jarduketak ere.
15. Instalazioetako mekanismoak, instalazioak eta ingurua garbitzea, baita flotatzen ari diren elementuak kentzea ere, instalazioak garbi eta higieniko egon daitezen.
16. Partzuergoaren zuzendaritzak agindutako bestelako lanak, dagozkion lanekin zerikusia badute.
Eskabideak aurkezteko epemugan oinarrizko ikasketen, eskola graduatuaren edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatuaren egiaztagiriaren edo agiri baliokide baten jabe izatea edo eskuratzeko moduan egotea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
1. hizkuntza eskakizuna du, derrigortasun datarik gabe.
1. Hautaketa prozesuaren izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako:
— Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukaten estaturen bateko kide izatea. Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere —betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude— parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Aurreko paragrafoetara aipatu ez diren atzerriko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Espainiako estatuan bizi badira.
— Hamasei urte beteta edukitzea eta dagokion nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditu gabe izatea.
— Eskabideak aurkezteko epemugan oinarrizko ikasketen, eskola graduatuaren edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Graduatuaren egiaztagiriaren edo agiri baliokide baten jabe izatea edo eskuratzeko moduan egotea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
— B motako gidabaimena izatea.
— Dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
— Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein administrazio publikoren zerbitzutik edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik baztertuta, eta ez izatea, epaileen ebazpen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko gaitasun gabetze erabatekorik edo berezirik ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta langile lan kontratudunek betetzen dituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta norberaren estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.
— Iruña Okako Ur Partzuergoan parte hartzen duten administrazioetako bateko langileen plantillan egotea.
2. Muga fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten izangaiak gainerako izangaien baldintza berberetan onartuko dira, eta ezin izango dira arrazoi horiengatik baztertu, betiere muga horiek ez badira bateraezinak dagozkien zereginak edo eginkizunak betetzearekin.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko aurkeztu beharreko eskaerak Iruña Okako Ur Partzuergoko lehendakariari zuzendu behar zaizkio, behar bezala beteta. Atal guztiak behar bezala beteta dituzten eskaerak partzuergoaren sarrera erregistroan aurkeztu behar dira deialdiaren iragarkia ALHAOn argitara eman eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun naturaleko epean.
Horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera aurkeztu ahal izango dira.